Hiritar kazetaritza gurean

Oraindik ezin orokorrean hitz egin, baina teknologia digitala gero eta berriemaile gehiago ari da sortzen gure artean. Atzo oso garbi ikusi nuen CNN telebistan, Katrina urakana zela eta, jende askok argazkiak eta bideoak bidali baitzituen, bakoitza bere inguruaren lekuko. Baina gure artean?

Eta argazkiak aipatu ditugunez, gure artean ere gero eta jende gehiago ari da argazkiak bidaltzen hedabideetara. Berriak, DVk eta beste hainbat egunkarik argitaratu egiten dituzte irakurleek bidalitako argazkiak, festak direla ateratakoak, edo oporren aitzakian.

Baina beharbada arlo horretan ETBk izan du arrakasta handien. Eguraldiaren tarteak egin du mirari hori: eguna joan eta eguna etorri, jende askok bidaltzen ditu argazkiak eguraldia@eitb.com helbidera, sari bakarraren esperoan: norberaren argazkia pantailan agertzea, egilearen izen-deiturak aipatuta. Pantailan ikusten ez duenak, gainera, aukera du argazki horiek ETBren argazki galerian ikusteko, Interneten.

Eguraldia ETBn

Hori dela eta, jende asko dabil gure artean argazki-kamera digitala aldean duela, eta prest argazkia egiteko, baldin eta txismista bat, hodei ikusgarriak, edo ilunabar dotorea ikusten badu. Aurrerago, ordea, jende hori anima liteke beste era bateko argazkiak ere bidaltzera, edo Flickr bezalako zerbitzu batean jartzera, denon ikusgai.

Beraz, esango nuke hiritar kazetaritzaren arlo hori, argazkiena, gurean ere ari dela zabaltzen, eta irudipena dut gehiago ere zabalduko dela, zorionez.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Hiritar kazetaritza gurean

  1. egilea: eneko

    Esaten duzunarekin lotuta, media tradizionaletara informazioa (argazkiak) bidaltzeaz aparte, flickr bezalako eredu berrietan antzeman daiteke “hiritar kazetaritza” joera hori.

    Begira Katrinaren argazkiak Flickr-en, 2000tik gora, edo Katrina izeneko argazki bildumak Flickr-en.

    Hemen ere ikusiko dugulakoan nago.

  2. egilea: eneko

    eta zentzu berean, harrigarria wikipedian sortzen ari den informazioa: http://en.wikipedia.org/wiki/Hurricane_Katrina ! Unero gehitzen doana. Bertan dioen bezala: This article documents a current event. Information may change rapidly as the event progresses.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Kaixo, Eneko! Arrazoi duzu, bai Flickr eta baita Wikipedia oso tresna indartsuak bilakatu dira hiritar kazetaritza lantzeko. Eta jendea baliatzen ari da tresna horiek, baita euskaldunok ere, nahiz eta, beharbada, oraingoz maila txikiagoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude