Katrina

Atzo arratsaldean aukera izan nuen Katrina urakanaren berri jarraitzeko CNN telebistan. New Orleansen jaikitzen ari zirenean, jo eta su ari ziren telebistako kazetariak ekaitzaren berri ematen. Egia esan, kalean ari zirenak gehiago ari ziren irratia egiten, telebista baino, konexioetan beti leku beretan baitzeuden, hitz eta pitz.

Ulertzekoa da era horretako kazetaritza egitea bizi-bizian, zeren eta haizea oso gogorra baitzen, 170 km/h.koa bai batzuetan, eta euriak ere traba izugarria egiten baitzien berriemaileei. CNN hainbat informazio mota ari zen eskaintzen:

  • Esatari nagusia, estudioan. Esatariak gonbidatu bat zuen bere ondoan, New Orleanseko alkate ohi bat, eta hartaz gain, koordinatu egiten zituen gainerako guztiak.
  • Berriemaileak, kalean. Bat hotel batean, beste bat zubi baten ondoan, eta hirugarren bat estadioaren inguruan.
  • Satelite mapak. Aditu bat ari zen mapak azaltzen, eta aldiro nondik nora zihoan urakana. Unerik onenak izan ziren adituaren eta kanpoko berriemaileen arteko elkarrizketak, izugarri laguntzen baitzuten hobeto ulertzen zer gertatzen ari zen une horietan.
  • Hiritarren argazkiak. CNNk ere dezente erabiltzen du orain tarte bat Hiritar Kazetaritza izenarekin, eta hor erakusten du herritarrek bidalitako materiala, argazkiak eta bideoak batik bat.

Hori guztia emateko, jakina, CNNk eten egin zuen eguneroko programazioa eta, ia arratsalde osoan, urakanean zentratu zen. Interneten ere material ugari zintzilikatu zuen gai horren inguruan.

Louisiana inguruko blogariek ere urakanaren arrasto ugari utzi dituzte beraien blogetan, Technoratin ikus daitekeen moduan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Katrina

  1. egilea: Gari

    Niri 80. hamarkadako talde haren izena ekartzen dit burura urakan honek: “I’m walkin’on sunshine, oh oh!!”

    Taldearen izena oso ongi datorkio urakan honi: Katrina and the Waves

    http://www.katw.com/

    http://www.katrinasweb.com/

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Gari, eta ongi etorri zuri ere! Ez nuen talde horren berririk, baina hori ikusita, lepoa jokatuko nuke AEBetako metereologia zerbitzuko norbaitek talde hori gogoan bataiatu zuela urakana.

  3. egilea: Gari

    Oker ez banago gainera, pasa den asteetako batean OT-ko norbaitek kantatu zuen abesti hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude