Etiketaren artxiboa: huhezi

Familia bila Erasmus ikasleentzat

Irailean 15 ikasle etorriko zaizkigu Europatik HUHEZI fakultatera, Erasmus egitasmoaren barruan. Hori dela-eta, familia bila gabiltza, prest egongo direnak ikasle horiek hartzeko beren etxeetan. Lau hilabeteko kontua izango da: irailetik abendura, biak barne. Aldi horretan, ikasle horiek ikasi egingo dute, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ZuZeu, Mondragon Unibertsitatean

“Mundu “pantallagrueliko” batean bizi gara”, hasi zuen aurkezpena Hasier Etxeberria, Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy aipatuta, atzo arratsaldean Huhezin izan baikenituen Hasier bera eta Mikel Lasa kazetaria, ZuZeu albistari digitala 1. zikloko ikasleei aurkezten, Ikus-entzunezko Komunikazioan. Pasio handiz aurkeztu zuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Moodle, amorragarria

Atzo ikastaro bat hasi genuen Huhezi fakultatean, ikasteko zelan erabili Moodle plataforma irakaskuntzan. Niretzat izan zen hamar urte atzera egitea bezala. Aurkitu nuen Moodle zaharkitua, bat ere ez intuitiboa, zurruna… Urte hauetan Web 2.0 aplikazioekin ikasi dudanak —badago hor logika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 8 iruzkin

Glosategiak 725 sarrera ditu

Bi bat hilabete igaro dira sortu genuenetik Glosategia Komunikazioaren gainean. Hori dela-eta, pentsatu nuen garaia zela bertan begiratzeko zenbat sarrera genuen idatzita. Pentsatu eta egin. Azaroaren 22an, letraz letra joan nintzen testua kopiatzen eta word dokumentu batean pegatzen. Bukatutakoan, hitzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

Euskal Kulturaren Transmisioa from Joxe Aranzabal on Vimeo.                         Iaz parte hartu nuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko aditu tituluan, eta gaur publizitate apur bat egin nahi diot, astelehena ezkero ireki baita matrikulaldia ikastaroaren bigarren aldirako. Ikastaroa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Errege kokoloa

Atzo iluntzean, Iñaki Lasa kontatzen ari zitzaigula Huhezin errege kokoloaren ipuina, istorio bat Amos Oz idazleak jasoa nonbaiten, gogora etorri zitzaidan Espainian zelako jarrera menpeko eta akritikoak azaleratu diren Sofia erreginak egindako zenbait adierazpen lotsagarriren inguruan: Espainiako gobernua berehala irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Glosategia zabalduz doa

Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko talde baten glosategia izan behar zena, zabaltzen doa beste unibertsitateetara. MUtik kanpo lehena sartzen izan zen Edorta Arana, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, baina haren ondoan etorri dira Josu Amezaga (EHU), Arantxa Gutierrez (EHU), Uxune Martinez (UEU) eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Pello Zubiria gure artean

Atzo Pello Zubiria izan genuen Huhezin. Hitzaldi bat ematera etorri zen Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei. Aspaldi elkar ikusi barik geunden, eta benetan poztu nintzen tabernan agertu zitzaigunean, adar soinuan, bere garai onenetan bezala. Argi eta zorrotz ikusi nuen, sasoiko. Urte askotarako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Glosategia Komunikazioaren gainean

Hona hemen beste glosategi bat, Glosategia Komunikazioaren gainean, aurrekoa baino askoz ere osoagoa, izan ere, Tipografiaren gainekoa hemen txertatuta baitago. Glosategi honen edukiak irekiak dira. Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko irakasle talde batek egin dugu glosategi hau, Informazioa eta Komunikazioa departamendukoak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Welcome back!

Atzo lehendabizikoz, eskola eman nuen ingelesez. Nire aurrean 30 ikasle inguru, denak euskaldunak, eta beste bi Erasmus egitasmokoak, Herberehetatik etorritakoak. Gaia: Digital Journalism, kazetaritza digitala. Ikasgelan sartu aurretik, beldur nintzan nigatik –mailarik emango ote nuen–, eta ikasleengatik –eurek ere maila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina