Etiketaren artxiboa: faro zaharrekoak

Etiam itzuli da!

Edo beste modu batera, Olentzero aurreratu zaigula! Sustaturen Jamaika atalean irakurri dut Etiam itzuli dela, eta berehala egin dut klik albistearen loturan. Egia da, Etiam itzuli egin da, eta oraingo honetan kontatzen digu nola antolatu duen literatura irakurraldi bat bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Andres Urrutia

Ezeren aurretik, zorionak eman nahi dizkiot Jean Haritxelharri, Wojtyla sindromea alde batera utzi eta, oraindik sasoiko dagoela, kargua garaiz utzi duelako. Eta urte hauetan egin duen lanagatik. Eta Andres Urrutiari, ongi etorririk beroena. Agintealdi oparoa izan dezala, euskararen onerako. Herenegun, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Larrialdi zerbitzuak

Atzo Galdakaon izan ginen, ospitalean, eta aukera izan genuen ikusteko nola dabilen han larrialdi zerbitzua. Hasieran zalantzak izan nituen joan ez joan, batez ere gogoan hartuta azken egunotan zer idatzi eta esan den Osakidetzaren larrialdi zerbitzuez, baina ikusirik gero eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Blogari, blogile, blogdun…

Bloga fenomeno berri samarra da, eta arrakastatsua. Hitza ere berria denez, maileguzkoa beraz, hainbat zalantza sortzen ditu oraindik. Blog hitza bera badirudi finkatuta dagoela, baina beste batzuk, oraindik ez: blogak egiten dituena, blogak egitea… Eibartarrak zerrendan eztabaida egin dute horren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Metrosexuala

Konturatzen naiz zaila dela esplikatzen, esaten badut minbiziak bihurtu nauela metrosexual, baina ahaleginduko naiz. 2003ko uztailean Fatima nire arreba gaztearen hezur-muina sartu zidaten, mini-alotransplante batean Valdecillako ospitalean. Hori egin zidaten linfoma bat gainditzeko, hau da, minbizi mota bat, agertzen dena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Oraindik txertorik ez

Astebete baino gehiago daramat burutik beherakoarekin, eta hemen nago, etxean, eztula kendu ezinik. Aurreko batean medikuak esan zidan oraindik ezin dudala hartu gripearen kontrako txertorik, eta azaldu zidan zergatik. Orain urtebete eta erdi egin zidatenean hezur-muinaren transplantea Valdecillako ospitalean, hezur-muin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Ahozko euskararen oihartzunak

Tarteka bi liburu hasi naiz irakurtzen, eta bietan aurkitu dut idazteko modu bitxi bat, urrundu egiten dena Sebero Altubek proposatutako bidetik, azken urteotan hain arrakastatsua. Lehen liburua da Odolean Neraman, Joan Mari Irigoien idazleak kaleratu berria, eta bertan horrelako esaldi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sarean.com, berritua

Jabi Zabalak berritu egin du, erabat, bere bloga, Sarean.com, eta niri izugarri gustatu: argia da, atsegina eta irakurterraza. Lehen bezain interesgarria, beraz, baina erakargarriagoa. Zorionak, Jabi! Gehiago jakin nahi baduzue Jabiren gainean, irakurri hauxe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Izarak tolesten

Gaur ohean geratu naiz, katarroak jota. Eguerdian, baina, jaiki naizenean, gora igo naiz, ordenagailura, eta ireki egin dut leiho eder hori, mundua begibistara ekartzen didana, Internet. Han eta hemen apur bat kuskuseatu, eta Xabier Mendiguren Elizegiren testu eder batekin egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Talibanak

Behin baino gehiagotan ahoa bete zaigu zer gaiztoak diren talibanak emakumeekin. Baina erraz ahaztu dugu geu ere talibanen agindupean bizi izan garela orain gutxi arte. Horratx hiru adibide: Kontu korronteak. 1975a arte, emakumeek ezin zuten kontu bat ireki edozein aurrezki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina