Oraindik txertorik ez

Astebete baino gehiago daramat burutik beherakoarekin, eta hemen nago, etxean, eztula kendu ezinik. Aurreko batean medikuak esan zidan oraindik ezin dudala hartu gripearen kontrako txertorik, eta azaldu zidan zergatik.

Orain urtebete eta erdi egin zidatenean hezur-muinaren transplantea Valdecillako ospitalean, hezur-muin berriak ezabatu egin zidan, erabat, txikitatik hartuta nituen txertoen eragina. Beraz, orain nago haur jaio berri bat bezala, berriro arriskua baitaukat gorrina, baztanga eta bestelako gaixotasunak harrapatzeko.

“Horregatik”, esan zidan medikuak, “agurtzera bazoaz lagun batzuk, eta konturatzen bazara haur txikia gorrinak jota dagoela, lehendabizi alde egin, eta aukera duzunean, azaldu zergatik joan behar izan duzun handik”.

Bakarrik bukatzen dudanean prednisona-eta hartzen, bizpahiru hilabete igarota, orduan hasiko nintzateke lehendik hartuta nituen txertoak berriz ere hartzen, banan-banan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Oraindik txertorik ez-ri

  1. egilea: Anonymous

    Etzakiat bada, Joxe, ea medikua zuzen dabilen. Hire babesak galdu dituk, bai, baina jasotako zelula berriak ez dituk jaio barri batenak, baizik txertoak jasotako hire arrebarenak. Hire gorputzean sortu den sistema inmunologiko berriak, zergatik ez zizkian jaso behar arrebaren babes guztiak? Mikel Irizar

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Galdera ona, Mikel, baina ez diat uste medikua oker ibiliko denik, zeren esan zigunez, programa oso bat diate horrelako kasuetarako, protokolo oso bat, alegia. Eta hori ez diat uste sortuko dutenik ageriko arrazoi barik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude