Etiam itzuli da!

Edo beste modu batera, Olentzero aurreratu zaigula! Sustaturen Jamaika atalean irakurri dut Etiam itzuli dela, eta berehala egin dut klik albistearen loturan. Egia da, Etiam itzuli egin da, eta oraingo honetan kontatzen digu nola antolatu duen literatura irakurraldi bat bere etxean, eta nola joan zaion.

Pozten naiz, Etiam delako lehendabiziko euskal blogarietako bat, baina ez horregatik soilik. Etiam da gozoa, bat-batekoa, xaloa, dibertigarria eta hunkigarria; euskal blogosferan, bakarra. Ongi etorri berriro, Etiam!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Etiam itzuli da!-ri

  1. egilea: Anonymous

    Eskerrikasko Joxe!! Banixe makilaje piskat ematera ea kolore gorri hauek disimulatzerik dakaten! Eskerrikasko.

  2. egilea: Anonymous

    Jamaika atalean atera da Sustatun. Badakizu nolako lotsatia den Etiam. Bueno, ez dakit lotsatia den ze blog hori idatzita… Sustatutik saiatu nintzen elkarrizketa bat egiten Etiam-i, baina kalabazak… Egingo nizkioke galdera batzuk eta baita jendea bideratu blog eder hori irakurtzera. En fin, beranduago agian… Iban Arantzabal

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude