Etiketaren artxiboa: faro zaharrekoak

Bi artikulu interesgarri

Egun hauetan bi artikulu irakurri ditut, interesgarriak oso. Lehena Luistxo Fernandezek idatzi du Ingelesen Hilerrian. Luistxok hausnarketa egiten du zertan geratu den Eusko Legebiltzarrak software librearen alde egindako aldarrikapena. Bigarrena Jabi Zabalak utzi digu Sarean. Eta hor Jabik aletzen digu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Julen Gabiriak badu bloga

Bizitza horrelakoa da, egun batean ematen dizkigu albiste tristeak, eta hurrengoan ezin alaiagoak. Atzo Salem lagunaren heriotzaz jardun nuen. Gaur, berriz, berri ona ekarri nahi dut euskal blogarientzat: Julen Gabiriak blog bat sortu du, Lagun Batek Esan Dit Lagun Batek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Salem eta Miren

.flickr-photo { border: solid 2px #000000; }.flickr-yourcomment { }.flickr-frame { text-align: left; padding: 3px; }.flickr-caption { font-size: 0.8em; margin-top: 0px; } Salem eta Miren , originally uploaded by Joxe . 2003ko egun batean Ormaiztegin izan ginen Salem, Gurutze eta Beñat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Salem hil da

Jaiki bezain laster jakin dugu Salem hil dela, Salem Hach-Embarek lagun sahararra. Borrokatzaile amorratua, gaztetatik aritu da bere herriaren alde lanean, Saharan bertan eta munduan zehar. Izan ere, 1976a ezkero Salem diplomatiko lanetan ibili da Eskandinavian, Indian, Londresen, Asian… eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Urteberri on!

Oñatin amaitu genuen urtea. Anaia bat dugu han bizitzen, eta, azken urteotan, haren elkartean egiten dugu Urtezaharreko afaria aranzabaldarrok, gure bikote eta seme-alabekin batera. Guztira 19 lagun. Berba asko egiten dugu Urtezaharreko afarian, denetik, gainera: SAren erantzuna Ibarretxe Planari, EAEko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Eibarko saihesbidea

Atzo Eibarren izan nintzen, eta berriro igaro nuen hango saihesbidea. Handik pasatzean —hain da bidea eskasa eta arriskutsua— galdetu nion neure buruari: Gipuzkoako Foru Aldundia ausartuko zen saihesbide hori egiten, baldin eta Eibarko alkatea sozialista barik jeltzalea izan balitz?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Nola lagundu tsunamiak kaltetuei

Gero eta gehiago dira joan den iganden tsunamiak hildakoak Asia hegoaldean. Azken albisteek diote 120.000 badirela, baina litekeena da askoz gehiago ere izatea. Antza denez, diru laguntza gutxi eta gaizki iristen ari da nazioartetik, nahiz eta han eta hemen ekimen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ibarretxe plana, aurrera

Beribilean nentorren, euripean irratia entzuten, eta horrelako batean, ezustea: arratsaldeko 17:00ak inguruan Arnaldo Otegik bukatu du hitz egiten, eta iragarri du Sozialista Abertzaleak taldeko hiru legebiltzarkidek baietza emango diotela Ibarretxe Planari. Horrek, noski, ekarriko du plana onartzea erabateko gehiengoarekin. Tsunami … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Basurdea

Atzo Julen Gabiria izan genuen bisitan Elorrion. Eguraldi eskasa izan genuen, baina horrek ez zigun eragotzi osteratxo bat egitea Elorrio inguruan. Handik Elgetara joan, eta Espaloian bazkaldu genuen, Iban Arantzabal Sustatuko editorea agurtuta. Bazkalostean, beribila hartu eta aldapan gora abiatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Odolean Neraman

Durangon erosi, eta egun hauetan irakurri dut Joan Mari Irigoienen azken eleberria, Odolean Neraman. Ofizio izugarria aitortzen diot Joan Mariri, ondo bilbatzen ditu istorioak, eta euskara ere ederra du, baina liburu horrek ez nau bete. Beharbada astakeria bat esango dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina