Julen Gabiriak badu bloga

Bizitza horrelakoa da, egun batean ematen dizkigu albiste tristeak, eta hurrengoan ezin alaiagoak. Atzo Salem lagunaren heriotzaz jardun nuen. Gaur, berriz, berri ona ekarri nahi dut euskal blogarientzat: Julen Gabiriak blog bat sortu du, Lagun Batek Esan Dit Lagun Batek Esan Diola, eta horretarako eibar.org plataforma erabili du.

Orain arte paperean gozatu dugu Julenen sormenaz, idatzita utzi baititu bi eleberri, bost ipuin, itzulpen bat eta biografia bat. Hemendik aurrera, ostera, sarean utziko dizkigu Julenek ohiko dituen perlak. Irakurri besterik ez dago blogean zer idatzi duen.

Ongi etorri, Julen, eta zorionak. Dagoeneko agindua eman diot Bloglinesi egunero ekar diezadala zure blogaren berri, albiste freskoekin.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Julen Gabiriak badu bloga bidalketan

  1. egilea: Anonymous

    Eskerrik asko, Joxe! apurka-apurka joango dira edukiak agertzen blog horretan, patxadaz. Perlak diren edo ez diren ez dut nik esango, eta zerbait esango banu ere, ez nuke hain hitz potolorik erabiliko. Baina jendeak gustura irakurtzen baditu, nik nahikoa izango dut, nahikoa perla niretzat. Julen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude