Etiketaren artxiboa: elorrio

Mendraka txakolina, Erasmus edition

Atzo mahats batze eguna izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion. Eguraldiak ezusteko txikia eman zigun hasi aurretik, goizeko 06:30ak inguruan euria egin baitzuen Elorrion, hamar bat minutuz. Gero baina, euri eta arazorik ez. Atzokoan laguntzaile bereziak izan genituen mahatsa batzen, lau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Elorrioko alkatearen txiribuelta

Ekainaren 11 ezkero Ana Otadui da Elorrioko alkatea. Hauteskunde kanpaina ere alkate izateko asmoarekin egin zuen, bera izan baitzen zerrendaburua EAJ alderdian. Izendapenetik hilabete igaro aurretik, ostera, uztailaren 10ean, Ana Otaduik berak jakitera eman zuen aurrerantzean lehen alkateordeak hartuko dituela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Mikel Irizar erretiratu dela-eta

Atzo bazkari ederra izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, aitzakia hartuta Mikel Irizarrek erretiroa hartu duela Kutxan. Hori dela-eta, Aranzabal eta Irizar familiak bertan elkartu ginen, jai-giroan, 40 bat lagun guztira. Eguraldi ona, giro hobea, janari gozoa, edari paregabeak, bertso jarriak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Azkenean, galtza sutara

Bai, azken momentuan, Esteñibar baserrian geundela, Elorrion, eta bertan San Joan sua piztuta zegoela, erabaki nuen  barruko galtza sutara jaurtiko nuela, une hartan jantzita nuena. Di-da batean erantzi, eta sutara. Orain beste era bateko galtza jantzi beharko dut, ez hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Astotxoa, gure astotxoa…

Igande gehienetan, bazkaldu ostean, osteratxo bat egiten dugu Gazeta auzoan, Elorrion. 2.840 metro gorabeheratsu izaten dira, baina oso politak, beti dugu-eta ezusteko atseginen bat. Joan den igandean bezala, Barrutieta aldean asto hauek ikusi genituenean, lasai-lasai belarra jaten, tartean astakumea ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Giro bitxia Elorrion, hauteskundeak direla eta

Egun hauetan giro bitxi samarra sumatzen dut Elorrion, ezker abertzaleak alkatetza gal dezakeela-eta. Igandean Bilduk eta EAJk seina zinegotzi irabazi zituzten, nahiz eta Bilduk 200 bat boto gehiago irabazi jeltzaleek baino. PPk, azkenik, zinegotzi bat. PPko zinegotziak dagoeneko adierazi du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 8 iruzkin

Txantxibiri aurrera doa

Noiz edo behin argazkiren bat ateratzen dut Txantxibiri kalean, gordetzeko zelan doazen lanak. Gaur goizean, ikusi dudanean auto bat zetorrela —pentsatu dut udaltzainak zirela—, argazki bat atera diot. Ertzaintzarena zen, ordea. Autoa nire parera iritsi denean, geratu, ertzain bat irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Paseatzera

Atzo, lanetik etxera egin ondoren, eta sofan etzanda egon eta gero, bisera jantzi eta paseatzera irten nintzen. Eguraldi ederra, beroegi aukeran. Igarri egiten dut ezker hankako galtza estua, tronboa izan ezkero janzten dudana; bero ematen du. Uda honetan, igarri egingo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, jasota

Egun hauetan Txantxibiri kalea, gurea, hankaz gora dago, langileak jo eta ke ari dira-eta, sanjuanak ondoren berau soilik oinezkoentzat izan dadin. Dena hankaz gora, baina kurioso, hemen ari diren langileak, portugesak gehienak, oso garbiak eta zainduak direlako. Eskerrik asko, Xose!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Sintrom

Gure bideak aspaldi banatu ziren, bost bat urte bai, eta, ni, behintzat, orduan izugarri poztu nintzen alde batera utzi nuelako, baina orain adiskidetu egin gara berriro —halabeharrez, dena esatera—, egunero hartzen ari bainaiz Sintrom, botika bat odola mehetzeko. Orain tokatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin