Txantxibiri kalea, bai baina ez

Aupa Txantxibiri!
Atzo bost urte igaro ziren Txantxibiri kaleko jaia ospatzen hasi ginenetik, eta bosgarrena ere ospatu genuen (Flickr-en dituzue argazkiak), azkenean lortu dugulako hasierako eskakizuna: gure kalea konpontzea. Bederatzi bat hilabete egin dute berau konpontzen, baina merezi izan du, oso ondo geratu da-eta.

Ohi bezala, atzo ere kalean bazkaldu genuen auzotarrok. Une batean, galdetu egin nuen zergatik Elorrioko Udalak ez duen nahi gure kaleari izena aldatu, gaur egungo Berrio-Otxoa alde batera utzi eta Txantxibiri ipinita, eta konturatu ginen zenbait mahaikidek ere ez zutela nahi: tradizioa, aspaldikotasuna, santuari egindako mespretzua…

Txantxibiri kalea dioen plaka bere horretan dago, gure kalearen hasieran, eta atzo ere hantxe egin genuen ikurrina jaistea, baina irudipena daukat gutxi iraungo duela bertan. Pena ematen dit, zeren aukera polita zen behingoz izena aldatu eta aurrera egiteko, Txantxibiri kalea onartuta ere, Berrio-Otxoa kalea ez baitzen desagertuko, herriko plazatik Txantxibiriraino izen hori izango zuen-eta. Pena.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Txantxibiri kalea, bai baina ez bidalketan

  1. Aurten gainera, txantxibiritar bat gehiago kalean, Adur Aristegi libre dagoelako.
    Ondo pasa Txantxibiri txantibiri….
    kalean gora eta behera tronpeta jotzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude