Etiketaren artxiboa: bego

Ama-alabak Santxibiri lasterketan

Atzo Santxibiri lasterketa jokatu zen Elorrion, urtearen hondarrean antolatzen den 5 kilometrokoa. Jende ona etortzen da inguruetatik, baina Bego emaztea eta Miren alaba abiatu ziren patxadan, lasterketa euren martxan egiteko asmoz, “lasterketa popularrak” gogoan. Arientza baserriaren ondoko aldapan, hantxe zegoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Sagasti berri, sagasti zuri…

Atzo Esteñibar baserrian izan ginen, hemen Elorrion, eta begietarako festa izan genuen, udaberria bete-betean ageri da-eta. Sagarrondoak, adibidez, pinporta zuriz jantzita ageri ziren. Egoera ezin hobea argazki bat egiteko Bego eta Fatimarekin. Eta gogoan Antton Valverde abeslariaren ahotsa Xabier Lizardi poetaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Escuminac herrian, Kanadan

Gabon gau oparoa izan genuen atzokoa. Ez dakit zelan, 1984an Kanadan zehar egindako bidaia etorri zen hizpidera, eta zehatzago, Escuminac izeneko herritxoa bisitatu genuenekoa. Orduan Idoia koinatak orduko argazki mordoa ekarri zituen, nik aspaldi galdutzat nituenak, eta hantxe zeuden bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Mirenekin hizketan, Skype bidez

Euskal Herrian arratsaldeko 18:00ak direnean, Seattle inguruan goizeko 09:00ak izaten dira. Ordu horretan egiten dugu berba Miren alabarekin, ordu erdiz-edo, joan den igandea ezkero AEBetan baitago, familia batean bizitzen. Horretarako Skype erabiltzen dugu, asmakizun ederra, doakoa izanik, elkar ikusteko aukera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Lara

Izango dira bost bat urte kanario bat erosi genuela etxerako. Lara du izena, laranja kolorekoa delako. Goizean, gurekin esnatzen da, eta, sentitzen gaituenean, sagar zati bat eskatzen digu, horretara ohitu baita. Goiz erdian, berriz, sekulako txorrotxioak jotzen ditu. Egia esan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Amabirjina garotakoa

Nikolas Zendoiari irakurri nion lehen aldiz esapide hori, Amabirjina garotakoa, Pilarikaz ari zela, alegia, gaurko egunagatik. Eta harritu egin nintzen, mutikotan gaurko egunez gu ere Aguletara joaten baikinen, aitaren baserrira, aitak lagundu egiten baitzien tio Patxiri eta Jose Kruz lehengusuari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Zorionak Begori eta Esteñibarko mahastizainei!

Bego emazteak 50 urte bete zituen atzo, mende erdi. Esteñibar baserrian ospatu genuen urtebetetzea, Elorrion, lagunarte zabalean, atzo mahats bilketa eguna izan baikenuen Esteñibarren. Goizeko 09:30ean hasi ginen lanean eta arratsaldeko 16:00ak arte jo eta su aritu ginen. Lan asko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Arrasate-Oñati: eginda

Atzo arratsaldean bete nuen promesa, osatze bidean nengoela Sustatun egindakoa: berriz egingo nuela Arrasate-Oñati lasterketa. Luxuzko konpainian egin ere: Bego emaztea, Eneko Astigarraga eta Juan Martin Elexpuru lagunak izan bainituen denbora guztian nirekin. Eurei esker iritsi nintzen, justu halabaina, gasolina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 17 iruzkin

Biberoiaren alde

Irakurri berri dut haur jaio berri baten eta bere amaren artean harreman berezia sortzen dela, batik bat amak titia ematen badio haurrari. Seguru baietz. Hala ere, bularra eman barik ere, seguru nago amaren eta haurraren arteko harremana beti izango dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Durangon lasterka

Atzo Durangon izan ginen, baina ez azokan, baizik eta lasterka egiten. Aprobetxaturik Miren alabak arineketan egin behar zuela bere gelakideekin, guk ere horixe. Nire lehen lasterketa izan da azken lau urte eta erdian, eta lehena gaixotu nintzenetik. Miren gaixoak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina