Etiketaren artxiboa: amazon

Nahiago itxaron, irakurgailu digitala erosteke

Sasoi batean Kindle irakurgailuak dezente erakarri ninduen, baina une honetan nahiago dut urtebete itxaron ezer erosi aurretik, irudipena dut-eta aldaketa handiak etor daitezkeela. Izan ere, zertarako erosi orain Kindle bat, baldin eta laster batean Applen arbel digitala etortzen bada, koloretan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Anaia txikia

Zenbait adituk Anaia txikia esaten diote lan egiteko era honi. Amazon liburu dendan sartzen garen bakoitzean, arrastoak uzten ditugu: liburu jakin batzuetan bakarrik egiten dugu klik, guri interesatzen zaizkigunak. Amazonen robotak, anaia txikiak, zaindu egiten ditu gure mugimendu guztiak, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zelan argitaratu zure bloga Kindlen

Amazonek Kindle Publishing for Blogs egitasmoa kaleratu berri du. Horren bidez, edozeinek jar dezake bere bloga irakurgai Kindle irakurgailu digitalean. Horretarako, hainbat pauso egin behar dira: Kontu bat egin egitasmo horretan; ez du balio Amazonen kontu bat izateak. Amerikarra ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zelakoa izango da Internet 2015ean?

MMH erakundeak (Museum of Media History) bideo bat egin du, erakusteko zelakoa izango den Internet 2015ean, hau da, zazpi urte barru, eta bertan zer rol izango duen paperezko prentsak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Sony & Google vs Amazon

Sonyk eta Googlek hitzarmena egin dute, eta horren arabera, Sony Reader irakurgailu digitalak 500.000 titulu eskainiko ditu, doan, denak Googlek eskaneatuak. Orain arte, Sonyk 100.000 liburu digital eskaintzen zituen bere irakurgailuan. Amazonek, berriz, 250.000. Horrek esan nahi du hemendik aurrera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Amazon, nire bigarren liburu denda

Atzo sei liburu erosi nituen Amazon liburu denda birtualean. Aspalditxo nituen liburuok begiz jota, eta erabaki nuen denak batera erostea, garraio kostuak merkatzeko. Hauek dira: GODIN, S. (2008): Tribes: We Need You to Lead Us. Portfolio Hardcover; 1 edition. HENDRON, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Kindle, DRM eta liburu zaharrak

Kindle irakurgailu digitalak DRM sistema antikopia darama, eta horren bidez, Amazonek ukatu egiten dio erosleari kopiaren gaineko jabegoa. Horren arabera, ezin sortu Manterola bezalako liburudenda birtualik, espezialdua liburu zaharretan. Manterola liburudendaGogoan dut, ikasle nintzela Donostian, PeƱaflorida institututik bueltan, zelan sartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Kindle 2, urrats bat harago

Eman dezagun Berria egunkariak erabakitzen duela Kindle 2 irakurgailu digital bana ematea egunkariaren harpidetza egiten duten guztiei. Nik berehala egingo nuke harpidetza, Kindle 2rekin aukera izango bainuke aldean eramateko liburu, blog eta aldizkari piloa, baita Berria bera eta nire intereseko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Teknologia berriak hezkuntzan

Teknologia berriek gero eta egiteko handiagoa dute irakaskuntzan. Askotan hori uste izaten dugu, behintzat. Hortik zehar oso garbi daukate, eta hasiak dira liburuak agertzen gai horren inguruan. Hona hemen bost, interesgarriak: Blogs, wikis, podcasts and other powerful web tools for … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kindle erosi, bai ala ez?

Gustukoa dut irakurtzea eta etxea liburuz beteta daukat. Horregatik, hasita nago Jimu Iturraldek Garan proposatutakoa egiten, alegia, etxean liburu berri bat sartzen dudan bakoitzean, zahar bat ateratzen dut (eman, bota edo utzita). Joan den astelehena ezkero baina, badut beste irtenbide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin