Kindle erosi, bai ala ez?

Gustukoa dut irakurtzea eta etxea liburuz beteta daukat. Horregatik, hasita nago Jimu Iturraldek Garan proposatutakoa egiten, alegia, etxean liburu berri bat sartzen dudan bakoitzean, zahar bat ateratzen dut (eman, bota edo utzita). Joan den astelehena ezkero baina, badut beste irtenbide bat: Kindle irakurgailu digitala.

Abantailak
Kindle irakurgailuak badu abantailarik, noski: Amazonen liburu dendan begiratzea (90.000 titulu ditu prest formatu digitalean); aldean liburu mordoa eramatea, 200; eta, paperean barik, liburu digitalak argitaratzea. Alegia, aurrerantzean papera izan daiteke bakarrik idazle kontsagratuen pribilegioa; besteok aprobetxa dezakegu liburuak formatu digitalean ateratzeko. Ez moldiztegiko kosturik, ez banaketakorik. (Bide batez, Euskal Herriko argitaletxeak has daitezke hausnartzen liburu digitalek zer aldeketa ekarriko dizkien negozioa antolatzeko orduan).

Desabantailak
Garestia da, 400 dolar. Itxia da, Amazonen bakarrik eros daiteke. Halamoduzko diseinua omen du. Ezin zaio pasatu lagun bati, paperezkoak pasatzen diren moduan. Bitxikeria bat: Amazonen bertan jasotako lehen 500 kritiken artean, bakarrik %30ek eman diote 4 edo 5 izan Kindleri. Erdiak, berriz, nota kaskarra eman diote, 1 edo bi izar. E pur, ale mordoa saldu omen dira.

Nire kasuan, oraingoz kasu egingo diot Jimuren aholkuari. Seguru nago berandu baino lehen liburu irakurgailu hobeak eta merkeagoak irtengo direla. Eta orduan bai, erosiko dut bat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Kindle erosi, bai ala ez?

  1. egilea: petri

    Bakoitzak aterako ditu bere kontuak, baina niretzat Kindle, Ipod, Iphone, psp… askatasunari uko egitea da. Dirua aurreztearren multinazionalen aurrean belaunikatzen gara, eta ez dago zertan, badaude aukera libreak: irakurtzeko pdak, musika entzuteko itunes erabiltzera behartzen ez zaituzten mp3-ak, mugikor libreak, GP2X…

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Gauza asko hartu behar izaten dira kontuan, eta horiek ere bai, jakina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude