Zotero gehigarriarekin lanean

Zotero karpeta
Zoterorekin erosoago aritzeko, karpeta bat sortu dut Firefox nabigatzailearen gogokoenen barran, Zotero izenarekin, eta bertan gorde ditut ezinbesteko informazio-iturriak erreferentzia bibliografikoak automatikoki eskuratzeko.

Karpeta horretan webgune hauek sartu ditut:

Gauza bera egin dut laneko eta etxeko ordenagailuen nabigatzaileetan. Halaber, bi lankideri lagundu diet karpeta hori antolatzen. Zotero erabili behar baduzue, zuek ere antzeko zerbait egin dezakezue.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Zotero, erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko

Egun hauetan pozik gabiltza gure departamentuan,  Zotero aurkitu dugu-eta. Berau Firefox nabigatzailearen gehigarri bat da, eta aukera ematen du erreferentzia bibliografikoak bildu, kudeatu eta esportatzeko testu editorera, Word edo OpenOfficera. Zotero librea eta doakoa da, eta, Firefox euskaraz edukiz gero, Zotero ere euskaraz instalatzen da, berdin PC edo Macintosh ordenagailuetan. Gainera, Zotero sinkronizatu egin daiteke ordenagailu batean baino gehiagotan, eta aukera ematen du off line ere lan egiteko.

Ikertzaileek eta irakasleek badakite zelako buruhausteak eragin litzakeen bibliografia ondo kudeatzeak: aipuak alde batetik, eta bibliografia bera, bestetik. Berdin artikuluak idatzi behar dituztenek aldizkari berezietan. Horregatik, Zotero sekulako pagotxa da, zeren behin instalatuta, bertan bibliografia erreferentziak kudeatzea oso erraza baita.

Erreferentzia automatikoak
Zoteron erreferentziak eskuz bete daitezke, baina baita modu automatikoan ere. Kasu hauetan, Zoterok detektatu egiten du noiz dagoen liburu edo artikulu baten erreferentzia, eta nahikoa da klik egitea URL barran agertzen den ikono batean, liburu edo artikulu horren erreferentzia era automatikoan gordetzeko Zoteroren liburutegi digitalean. Webgune hauek, adibidez, aukera ematen dute erreferentziak modu automatikoan egiteko, norberak ezer idatzi barik:

Liburu erreferentziak
Zoterok era automatikoan egiten ditu erreferentziak, webgune hauetan:

Egunkari erreferentziak
Egunkari hauetako artikuluetan ere erreferentziak era automatikoan lor daitezke, klik eginda goiko ikonoan:

Horrezaz gain, Zoterok automatikoki egiten ditu erreferentziak Flickr eta Youtube webguneetan, hau da, argazki eta bideoen erreferentziak ere egiten ditu.

Tutorialak
George Mason Unibertsitatea garatzen ari da Zotero aplikazioa, hainbat erakunderen diru laguntzarekin. Ikusi eta ikasi nahi duenak berau zelan dabilen, ikustea besterik ez du tutorial hauek:

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 15 iruzkin

Dorleta Azkarate

Atzo lagun on bat agurtu genuen Elorrion: Dorleta Azkarate gaztea. Minbiziak eraman du Dorleta, hainbat eraso eginda. Hark kemen handiz egin zien aurre oldar guztiei, baita azkenari ere. Neska miresgarria zen.

Maitasunez gogoratuko zaitugu, Dorleta. Horren froga, Jabi Artarazek Flickr-en eskaini dizun argazki zoragarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Twitter hizpide

Iban, Joxe eta Luistxo CSren 10. urteurrenean
Atzo Eibarren izan nintzen, CodeSyntax enpresak antolatutako jardunaldi batean, Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean. Bertan, Twitter izan nuen hizpide, beste bi hizlarirekin batera: Iban Arantzabal eta Luistxo Fernandez. Azken honek baina, Umap aurkeztu zuen, Twitter-etik abiatuta.

Jende dezente elkartu ginen jardunaldian, gehienak aspaldiko lagunak. Horrek ohi baino erosoago sentiarazi ninduen. Bestetik, gustura entzun nien Ibani eta Luistxori, eta baita entzuleei, parte hartu zutenei ondorengo elkarrizketan, bertan gauza interesgarri asko esan ziren-eta.

Mila esker CodeSyntax enpresari jardunaldia antolatu eta bertan parte hartzera gonbidatzeagatik, eta zorionik beroenak bere 10. urtean!

Nire aurkezpena hementxe dago, eta hitzaldiaren testua Scribd-era igo dut. Nahi duzuenok, hantxe duzue eskuragarri. (Argazkia: Joxe Felix Diaz de Tuesta)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Guardian, Errioxan

Los sietes tabernan
Asteburu honetan Guardian izan gara Aranzabal neba-arrebak, Arabako Errioxan, gure senar-emazteekin batera. Eta bisitatu ditugu txikitan bizi izandako tokiak, ibilitako lekuak eta mirestutako parajeak, zeren txikiak ginela hasi baikinen Guardiara joaten, bertan uda pasatzera, gure gurasoek uste baitzuten leku egokia zela gure birikak egurastu eta indartzeko.

Edertuta aurkitu dut Guardia, autoz josita, hori bai, baita bertako pilotaleku ederrean ere (hori ezin dut ulertu, benetan). Bidaia, bestalde, ondo egon da, neba-arrebok aukera izan dugu-eta asteburu bat elkarrekin igarotzeko, umore onean. Hotela ere, ondo.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, berritze-lanetan

Txantxibiri kalea zulatzen
Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea.

Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango da ia zortzi hilabeteko gurutze-bidea pasatzea, ondoren kalea ederto geratuko da-eta, nahiz eta, oraingoz, udalak ez duen onartzen Txantxibiri izena, Berrio-Otxoa kalearen azken zati honentzat.

Hala ere, guk segituko dugu Txantxibiri kaleko jaia ospatzen, azken urteotan egin dugun legez.

Hasi dira lanak Txantxibiri kalean

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Faroak, 6 urte

Faroak sei urte bete ditu gaur, 2004ko azaroaren 8an sortu bainuen, orduko hartan Blogger zerbitzuan, justu 52 urte bete nituenean.

Tarte honetan joerak aldatu egin dira nabarmen: lanera iritsi orduko, lau mezu nituen Facebook-en, zorionak ematen. Argi dago gaur egun, blogak baino jendeak nahiago duela sare sozialak erabili. Nik, ostera, blogarekin egingo dut aurrera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 8 iruzkin

Eta orain, zer?

Gogo handiz erosi nuen Ignazio Arregi jesuita eta kazetari euskaldunaren liburua, Eta orain, zer?, baina liburuan aurrera egin ahala, erabat gogogabetu nintzen, nire ustez benetakotasuna falta zaio-eta liburuari. Ignazio Arregi oso diplomatikoa da, eta liburu honetan mugatu da bere ibilbidearen ikuspegi aseptiko bat ematera. Ez du alperrik aipatzen Austriako filosofo bat, zeinak esan bide zuen “zabaldu behar ez den zerbait baldin badakizu, hobe duzu inori ez esatea” (109. or.)

Liburuan zehar esaten dituen gauza asko eta asko hutsalak iruditu zaizkit, orotariko kontuak. Une bakan batzuk salbu, faltan sentitu dut zintzotasun handiagoa abadearen eta kazetariaren barrenak erakusteko. Eta izan da bat ere gustatu ez zaidan konturik, adibidez, zelan azaltzen dituen eliza katolikoaren barruko pedofilia kasuak —“Ipar Amerikako zenbait apaizen pedofilia”, berak titulatu duen moduan— hemen azaldutakoa baino askoz ere larriagoa nire ustez, eta ez bakarrik AEBetan:

  • Beste iskanbila handi bat sortu zen 1990. urtean, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen ere. Aspaldiko arazoa zen baina bat-batean zabaldu zen Ipar Ameriketan eta mundu osoan. Asko izan ziren neska-mutikoekin joko lizunak egin zituzten apaizak eta baita gotzainen bat ere tartean. Ordura arte ezkutuan zegoen ustelkeria hori, plazaratu egin zen eta berehala hasi ziren prozesuak, bortxakeria horien egile izandako zenbait apaiz eta gotzainen aurka. Berez, Estatu Batuetako gotzainen artean bazen kezka aspalditik, arazo honetaz, eta agindu batzuk erabakita zeuzkaten aurretik ere. Baina zenbait gotzainek ez zituzten agindu horiek betearazi, korapilo horiek apaizekin isilean konpontzea hobe zela uste zutelako beharbada. Zalantzarik gabe, une larri hau aprobetxatuz, Elizaren aurkako kanpaina egin zen. Baina orduko zenbait txostenetan ageri zen bezala, Elizatik kanpo ere pedofilia kasu asko zegoen. Orduan jakin zenez, familia barruan egiten dira pedofilia kasurik gehienak. Baina, familia barruan gertatutako horiek ez dira plazaratzen. Bestalde, kristau ez diren beste elizatan ere gertatu ziren honelakoak. Baina kalte handi haien truke diru bila zebiltzanek errazagoa zuten diru hori eliza katolikoan lortzea beste eliza edo erakundeetan baino. (103-104 orr.)
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Herritartasun digitala irakastearen garrantzia

Pew Internet and American Life Project erakundeak jakinarazi duenez, ikasleen %13k salatzen dute bullyinga jasaten dutela sarean. Hala ere, komeni da azpimarratzea ikasle gehiagok, %31k, salatzen dutela eskolan jasaten dutela bullyinga. Beraz, zentratzea Internetek zer egiteko duen egoera honetan ez du konponduko arazoa, berau ez baita teknologikoa, kulturala baino. (via Jolaus).

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Lagun arteko festa

Bego & Joxe, festarako gertu
Atzo afari berezia izan genuen, Bego emaztearen kuadrillak 25 urte egin baitzituen hileko azken larunbatean afaria egiten hasi zirenetik. Hori zela-eta, denok dotore jantzi eta festa egin genuen Alkartu sozietatean. Lehenego jan, eta gero dantza egin, DJ aparta batekin. Festa polita.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1