Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Wikipedian eman dut izena

Larunbat iluntzean euskarazko Wikipedian eman nuen izena. 1.503. lankidea naiz. Orain ondo irakurri behar ditut zenbait atal, hala nola, zelan lagundu, zelan idatzi, etab. Izan ere, aurten erabaki dut euskarazko Wikipedia erabiltzea nire ikasleekin, Idazkuntza Digitala ikasgaiaren barruan, batez ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Larunbatean, Txantxibiri kaleko jaia Elorrion

Datorren larunbatean bigarrenez, Txantxibiri kaleko jaia egingo da Elorrion. Berez, Berrio-Otxoa kalean bizi gara, baina, kale horretan egiten diren berrikuntzak inoiz ez dira gure aldera iristen. Horregatik antolatu genuen iaz Txantxibiri kaleko jaia, eta horregatik aurten ere segituko dugu egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Irratitik podcastera, mac bat erabilita

 Aurreko batean Gari Araolazak azaldu zuen bere blogean nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun. Nik, berriz, azalduko dut zelan grabatu nuen joan den igandeko irratsaioa Mac ordenagailu batean, ondoren horrekin podcast bat egiteko. Nire kasuan hiru bat aplikazio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 3. saioa

Hemen duzue 8. probintzia irratsaioaren 3. saioa, irailaren 30ean egin genuena Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHirugarren saioan honako gaien inguruan egin genuen berba: Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan. Hiru blog aipagarri: Gaztelumendi.org, Harrikadak eta Patxitrapero. Zelan egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Erasmus ikasleak, Elorrion

Atzo iluntzean Erasmus ikasleak izan genituen Elorrion. Lehendabizi herria bisitatu genuen, eta ondoren afaltzera joan ginen Alkartu izeneko elkartera. Han jaki gozoak genituen prest, Balen eta Aitor lagunek prestatuta, ardo gozoekin, tartean Mendraka txakolina, Elorrion bertan egina. Elorrio izugarri gustatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaldun fededun

EITBk aspaldi erabaki zuen euskaldunok fededunak garela, eta horregatik, ETB1n eta Euskadi Irratian igandero oparitzen digu meza santua, Eliza Katoliko Apostolikoaren meza. Jakin nahiko nuke zeren arabera hartu duen EITBk erabaki hori, zein datutan oinarrituta. Euskaldunok fededunagoak gara euskotarrak baino? … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Zertara dator “web gune” hori?

Webgune hitz berria da, ingelesezko “web site” igualtsuaren parekoa. Ekinaren ekinez, euskaraz lortu da zelanbaiteko batasun bat webgune hitz horren inguruan. Horren froga, Asier Sarasuak bere blogean, Eibartik, emandako datuak. Orduan, zertara datoz Elhuyar eta Uzei “web gune” proposatuz? De … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

8. probintzia podcast bidez

Gari Araolaza lagunari esker, berak grabatu baitzidan “8. probintzia” atalaren bigarren irratsaioa Euskadi Irratiaren Amarauna programan, gaur ipintzea daukat atal horren podcasta hemen. Entzun ez zenutenok, hortaz, aukera duzue hemen entzuteko atzo esandakoak. EdukiakBigarren irratsaio honetan honako gaiok landu ditugu: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

Erasmus ikasleak

Dagoeneko bi eskola egun izan ditut Filiz, Seda, Amarens, Renske eta Kira ikasleekin, bostak atzerritik etorriak HUHEZI fakultatera Erasmus programari esker. Eskolak ingelesez eman ditut, batean Euskal Herria azaltzeko eta bestean Mondragoeko kooperatiba mugimendua. Oraindik beste eskola egun bat geratzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Txortan

Mezu bat jaso dut, anonimoa —pentsatzen ordenagailuz ordenagailu ibiliko dela—, eta hor azaltzen da nondik etor daitekeen “txortan” hitza. Si non e vero, e ben trovato, egia ez bada, ondo asmatua da. Eta grazia izugarria du: Ondala gitxi entera na … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin