Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Noiz arte IT departamenduak enpresetan?

Hona hemen artikulu bat,  Jakin aldizkariaren 167. zenbakirako idatzi nuena:Geminis, Elorrion2008ko otsailaren 12an, Eroskik inauguratu zuen Elorrion Euskal Herriko gunerik handiena datuak prozesatzeko. Eraikin bat da 2.500 metro koadrokoa, Geminis izenekoa, eta bertan dago areto bat, 850 metro koadrokoa, ekipo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Burdinaren arrastoan

Atzo txango bat egin genuen Legazpi ingurura. Burdinaren arrastoak ikusi nahi genituen, ugariak dira-eta, eta ondo antolatuak, Lenbur Fundazioari esker. Erreizabal baserriaLehendabizi Erreizabal baserria bisitatu genuen, Artzaintzaren Ekomuseoa, eta han ikasi genuen zelan bizi diren senar-emazte batzuk 200 inguru ardi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Pello Zubiria gure artean

Atzo Pello Zubiria izan genuen Huhezin. Hitzaldi bat ematera etorri zen Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei. Aspaldi elkar ikusi barik geunden, eta benetan poztu nintzen tabernan agertu zitzaigunean, adar soinuan, bere garai onenetan bezala. Argi eta zorrotz ikusi nuen, sasoiko. Urte askotarako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Obama eta Olano

Gipuzkoarron artean askoz jende gehiagok ezagutzen omen du Barack Obama Gipuzkoako ahaldun nagusia bera baino, alegia, bertako gobernu probintzialeko burua, Markel Olano, baino. Lehendabizi entzun nuenean albistea, harritu egin nintzen. Euskarazko Wikipedian begiratu eta, hara!, Obamak sarrera bat du euskaraz. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txatarra garestia

Atzo arratsaldean Steve Jobs Apple enpresako lehendakariak MacBook ordenagailu berriak aurkeztu zituen. Oraingoan, ahalegin handia egin omen dute hardwarearekin, ordenagailuak aluminiozkoak eta pieza batean eginak izango dira-eta. Jonathan Ive diseinu arduradunak ere laudorio itzelak egin zizkien ordenagailu berriei. Gainera, Nvidia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Gabriel Arestiren urteurrenean

Atzo lanetik irtendakoan, autoan sartu eta Angel Zelaietari entzun nion Euskadi Irratian, Gabriel Arestiren gainean hitz egiten. Aspaldi irakurria nuen Zelaietak idatzitako biografia Arestiri buruz; hala ere, gustura entzun nuen atzokoa. Gogora etorri zitzaizkidan Gabriel Arestiren irudiak hitzaldi bat ematen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Afaria Elorrion Erasmus ikasleekin

Joan den ostiralean afaria antolatu genuen Elorrion, Alkartu elkartean, Erasmus ikasleekin. Zortzi etorri ziren, Huheziko bostak (Chiara, Louise, Sara, Saskia, eta Tieme), bat Goi Eskola Politeknikotik (Julien), eta bi Enpresa Zientzien Fakultatetik (Adriana eta Taric). Eguraldia primerakoa izan genuen. Hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Amabirjina garotakoa

Nikolas Zendoiari irakurri nion lehen aldiz esapide hori, Amabirjina garotakoa, Pilarikaz ari zela, alegia, gaurko egunagatik. Eta harritu egin nintzen, mutikotan gaurko egunez gu ere Aguletara joaten baikinen, aitaren baserrira, aitak lagundu egiten baitzien tio Patxiri eta Jose Kruz lehengusuari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Tostoia 2.0

Atzo ireki zen modu ofizialean 2008-2009 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean. Ekitaldia hasi orduko ikusi nuenez luze joko zuela, mapa kontzeptual bat egiten hasi nintzen gure departamenduan sortu berri dugun Glosategiaren inguruan: zertarako, zabalkundea, barne sustapena, erabilerak, etab. Konturatu orduko, estrategia oso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Euskal Herria Erasmus ikasleen begietan

Komunikazioan ditugun Erasmus ikasle biak hasiak dira praktikak egiten eitb24 zerbitzuan. Han egingo dituzten lanen artean, bat izango da hainbat erreportaje idaztea Euskal Herriaren gainean. Eta, dagoeneko, idatzi dute lehena. Tieme Hermans mutil herberehetarrak Maritxu Kajoi aukeratu du gaitzat. Saskia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina