Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Udan, Vancouverrera

Udako opor hauetan Vancouverrera joango gara, Kanadara, han pare bat aste pasatzera. Gazteagoak ginenean, 1982an hasita, urtebete eta erdi egin genuen Begok eta biok han, bakoitza familia batean bizi izaten, umezain eta etxezain. Dagoeneko hogeita sei urte igaro dira Vancouver … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Wordnik, hiztegia 2.0

Hiztegi bat sortu da Interneten, Wordnik, oso ondo uztartzen dituena Web 2.0ren baliabideak. Euskaltzaindiko kideei gomendatuko nieke arretaz proba dezaten, ikusteko zer egin daitekeen informazioa libre jartzen denean Interneten, 2.0 garaian hiztegiak uztar baitaitezke beste baliabide batzuekin, direla argazkiak, Twitter … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ba ote egiazko historiarik?

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, El blog del Inquisidor, eta bertan esaldi hau aurkitu dut: Ez dago, eta sekula ez da egongo, egiazko Historiarik, zeren eta inoiz inori ez baitzitzaion egia interesatu, ez bada bere bertsioa nagusitu zedin gainerakoen artean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Datuak, nork bere mesederako

Sasoi batean, denboran ez oso urruti, Vocento taldeko egunkariek titular handiak egiten zituzten azalean, Euskobarometroak ematen zituenean hainbat datu, kritiko izan zitezkeenak Ibarretxeren gobernuarekin. Gogotik baliatzen zituzten datuok aurreko lehendakaria jorratzeko. Hori lehen zen. Gaur egun, berriz, dena da bakea, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Pertzepzioak

Udaberrian lagun batek esan zidan berak bi Joxe ezagutzen dituela: bata birtuala eta bestea erreala. Lehena blogean agertzen da, eta ez dauka lotsarik bere buruaz hitz egiteko, batzuetan “harrokeria puntu bategaz”. Joxe hori, birtuala, horrela dabil pozik eta askatuta, haren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Zergatik adimen mapak

Orain dela gutxi, Dan Woods kazetariak artikulu bat idatzi zuen Forbes.com aldizkarian adimen mapen ahalmenaz. Horrela zioen: Adimen mapa batean ideiak harrapa ditzaket  elkarrizketa batetik edo diseinu bat liburu baterako, eta ez naiz sentitzen zapuztuta edo nekatuta. Ikuspegi lineala utzita, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Euskaltzale tipologia berria

Zenbait jendek galdetu dit nortzuk diren euskaltzale horiek, goiko diapositiban agertzen direnak, ikusi dituzte-eta Internet elkarrizketa da aurkezpenean, eta ez dituzte ezagutu. Ezkerretik eskuinera goiko ilaran: Iban Arantzabal (Goiena.net), Maite Goñi (Euskaljakintza) eta Jabi Zabala (Sarean.com). Beheko ilaran, Arkaitz Zubiaga … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bleu

Bleu lehen aldiz ikusi nuenean, liluratuta geratu nintzen; filmak, musikak eta Juliette Binochek prendatuta. Atzo bigarrenez ikusi nuen, eta berdin: a zelako emozioa transmititzen duen musikak! Eta zer esan Juliette Binochez? Zoragarri zegoen. Rouge filma ere ikusi nuen —atzo zine … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin

Irizartarrak, RW. Aranzabaldarrak, RO

Lawrence Lessig irakasleak ederto azaltzen du Remix liburuan zelan gramofonoaren aurretik kultura RW erakoa zen, alegia, Read/Write, gaurko geek-en hizkuntza erabiltzeagatik. RW kulturan, jendea etengabe ari zen abestien bertsioak egiten, horretarako ahotsa eta musika instrumentuak erabilita. Gramofonoak, diskoak eta enparauek, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Night Ripper: remix adibidea

Greg Gillis ingeniari biomedikoa da, eta orain 28 urte jaio zen Pittbusrgh hirian, AEBetan, baina mundu guztiak ezagutzen du Girl Talk bezala, izen horrekin egiten baitu musika, mash-up edo remix estiloa erabilita. 2006an Night Ripper kaleratu zuen, sei minutuko remix … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1