Bleu

Bleu lehen aldiz ikusi nuenean, liluratuta geratu nintzen; filmak, musikak eta Juliette Binochek prendatuta. Atzo bigarrenez ikusi nuen, eta berdin: a zelako emozioa transmititzen duen musikak! Eta zer esan Juliette Binochez? Zoragarri zegoen.

Rouge filma ere ikusi nuen —atzo zine eguna izan nuen etxean, Eskoriatzako jaiak aprobetxatuta—, eta, gustura ikusi nuen arren, ez ninduen hunkitu trilogiako lehenak bezala. Orain hirurak ditut ikusita —Bleu, Blanc eta Rouge—, baina badakizue niretzat zein den onena.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

6 Responses to Bleu

  1. egilea: Gari

    Ni ere engantxatu ninduten Juliettek eta filmak, bai! Gainera garai hartan hogeita urte gutxi eta atzerrian nengoen, oso garai sentiberan. Niri ere gehien urdina gustatu zitzaidan, baina agian lehena izan zelako, sorpresa efektua.

    Baina nola ahaztu Rouge eta Blanc-eko egoerak eta batez ere neskak?

    Erabaki dut berriz ikusi behar ditudala hirurak.

  2. Ba neu gorriarekin geratzen naiz… Irene Jacob eta Jean Louis Tringtinanten pertsonaien artean sortzen den harremana, musika, Ginebrako kaleak… eta trilogiako pertsonaiak batzen dituen amaiera ederra… Izugarri gustatzen zait zelan lotzen dituen hiru filmak Kieslowskik.

  3. egilea: Luistxo

    Bueno, ea orain badoan…

    zergatik ez ditugu euskaratzen azpitituluen bidez?

  4. egilea: Aitor

    Nire ranking-a honako hau da:

    1-Gorria

    2-Urdina

    3-Zuria

    Gutxitan izan dut film bat ikusterakoan “Gorria”rekin sentitutako esperientzia sentsoriala. Izan ere ez dakit zelan definitu sortu zidan zirrara. Zer nolako musika, espiritualtasuna, istorio paraleloen tartekatze iaioa , elementu arrunten traszendentzia…zer nolako bukaera!

    Beste film batzuk analizatzen saiatzen zarenean, arrazonamenduak indar handia izan ohi du. Kasu honetan, filma (eta trilogia orohar) asmo handinahiekin dator printzipioz . Zinemagileek ikusleengan bilatzen duten sentsazio, sentimendu eta erreakzioen gainetik pasatu eta ikuslearen arimara zuzentzen da Kieslowski. Eta hasierako asmoek bere helburua lortzen dute.

    Begira zer nolako indarra duen Kielowskik, ni lerrook idazten ari naizen honetan, pedantekeria nazkagarrian erortzen nabilen sentsazioa dudala eta berdin didala!

      

     

     

     

     

  5. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Barrutik hitz egitea ez da pedantekeria, Aitor. Gogo biziz egiten duzu berba zineaz ari zarenean, oraingoan ere bai, eta hori kutsatu egiten da. Plazer handia da zineaz aritzea zurekin. Baina, ikusten duzunez erantzun hauetan, hemen zinezale asko dago. Eskerrik asko denei zuen erantzunengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude