Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Aurkezpena Bilbon

Atzo iluntzean Bilbon izan ginen, liburua aurkezten. Likiniano liburu-dendan egin genuen aurkezpena, 25 bat lagunen aurrean, tartean senitartekoak, lagunak, eta propio etorritakoak. Bertaratu ginenean —Begorekin eta Mirenekin joan nintzen, azken honek derrigorrean joan behar baitzuen— Iban Arantzabal eta Julen Gabiria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 iruzkin

Zaharrago eta zuhurrago

Badaukat lankide bat laster hartuko duena erretiroa. Urtebe eta erdi inguru falta zaio horretarako. Berak ere badu beste lagun bat, erretiroa hartu berri duena. Aurreko batean, biak elkartu eta nire lankideak galdetu besteari zer moduz bizimodu berrian. Bigarrenak erantzun zenbait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Kale agerraldia

Joan den larunbatean Bilbon izan ginen, 18/98 + taldeak deituta. Garaiz iritsi ginenez, kafe bat hartu lasai, eta oinez abiatu ginen abiapuntura. Hara ere berrogei minutu lehenago iritsi. Denbora nahikoa aspaldiko lagunak agurtu, eta manifa nola eratzen zen ikusteko. Ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Blog ikastaroa

Atzo arratsaldean ikastaro trinko bat izan genuen Bergaran, Goienaren etxean. Zazpi lagun elkartu ginen han. Iban Arantzabalen gidaritzapean, han ikasi genituen nola erabili testu egituratua, nola sortu izenburuak, nola sartu argazkiak, eta enparauak. Iban irakasle ona da, eta gu ikasle … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Afari gozoa

Elorrioko aurkezpena bukatuta, afaltzen geratu ginen zenbait lagun, familiartekoak batzuk, eta liburuaren aurkezpenetan lagundu didatenak besteak. Atzo esan nuen bezala, Balen Irazolak sukaldatu zuen guretzat, eta Aitor Larrañaga koinatuak zerbitzatu, biek umore paregabearekin. Mahiaren alde batean teknofiloak jarri ginen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Pozaren pozez

Herenegungo aurkezpena ere hunkigarria izan zen oso. Udaletxeko areto nagusia bete egin zen: 80 lagun jarrita, eta 20tik gora, zutik. Beraz, Mondragoen beste jende bildu zen han ere, 105 bat lagun. Liburuak ere, denak saldu ziren, 42. Eta saltzen egon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Liburuaren aurkezpena Elorrion

Argazki hau Elorrion ateratakoa da eta aurkezpena egiten ari ginela sartutakoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Oihana Elorza

Joan den ostiralean Goiena Telebistan izan nintzen, saio bat grabatzen. Oihana Elorzak egin zidan elkarrizketa, Ilunpean saioan. Zuetariko gehienek ezagutuko duzue Oihana, garai batean Bertatik Bertara saioan ibili baitzen Andoni Aizpururekin batera. Oñatiarra da, eta sekulako naturaltasuna dauka kameraren aurrean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Jaungoikoa

Jaungoikoa Atzo, Donostian ginela, Koldo Mitxelena kulturunean prentsaurrekoa ematen liburua aurkezteko, kazetari batek galdetu zidan ea Jaungoikoarengana jo nuen nire gaixoaldian. Esan nion ezetz, nahiz eta gaztetan apaizgaitegian egona nintzen zazpi urtez, gaixoaldian ez naizela ibili Jainko bila, aspaldi utzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur Blogger, kaixo Goiena.net

Iaz ireki nuen Faroa etxe honetan, Blogger-en, nire urtebetetze egunean. Gaur, berriz, ia lau hilabete geroago, itxi egingo dut faro hau, hemendik aurrera Faroak beste etxe bat izango du-eta: Goiena.net. Kontua da Goiena.net-ek blogarien komunitate bat sortu nahi duela Debagoienean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin