Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Asteburu ederra

Joan den larunbat honetan burdinola batean egin genuen lo. Hobeto esanda, lehen burdinola izan zen, baina orain moldatua dago, eta hotela da. Ansotegi du izena, eta Etxebarrian dago, Markinatik bizpahiru kilometrora. Leku polita, asteburu bat pasatzeko. Euskaldunak etxean sentituko dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Miren itzuli egin da

Atzo egun berezia izan zen guretzat: hamar egun etxetik kanpo eginda, Miren alaba jasotzera joan ginen Bolibarrera. Mirenek Ziortzabeitia aterpetxean igaro ditu hamar egun, Ziortzako monasterioaren ondoan, Bizkaian, musika udaleku batean, eta hor biolina lantzen izan da beste berrogei neska-mutikorekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Udazkenean euskaratuko da Harry Potter

Gaur kaleratu da, ingelesez, Harry Potter seriaren azken liburua, Harry Potter and the Half Blood Prince, eta dagoeneko bihurtu da libururik salduena kaleratu aurretik: Amazon liburu denda birtualak adierazi du 1,4 milioi eskari jaso dituela liburu hori kaleratzen denerako. Amazonek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Liburu denda bat gutxiago

Atzo Hire liburu dendan izan nintzen, Arrasaten, eta Pilarrek eman zidan berria: datorren azaroan, itxi egingo dute liburu denda. Guztira 32 bat urte egin dituzte Martinez de Ubago ahizpek Portaloiaren ondoan liburuak-eta saltzen. Denda txikia da, baina liburu zaleok hortxe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Albiste bat hankaz gora

Atzo zen espaziora joatekoa Discovery transbordadorea, baina azken orduan, atzeratu egin zen haren jaurtiketa. Hori esateko, ETB2k esan zigun ia bi minutuko albiste batean, orain bi urte eta erdi Columbia transbordadorea txiki-txiki egin zela Lurraren orbitan sartu zenean. Eta gero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Argia

Halako batean, Toledoko euskalduna aspertu egin zen hiztun kaskarra izaten, eta Deustuko Unibertsitatean ikasten ari zela, erabaki zuen euskara ikastea. Eta orduan bi gauza egin zituen: Zeruko Argiaren harpidetza, astekari bat, artean egunkari itxurakoa. Erosi zuen Ixaka Lopez Mendizabalen hiztegia. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Toledoko euskalduna

Sasoi batean neu nintzen “Toledoko euskalduna”. Hamabost urte nituela, horrela deitzen zidan Luxio Murgoitiok berari euskaraz hitz egiten ahalegintzen nintzen bakoitzean, hain txarto egiten nuen-eta berba. Ikasle nintzela, uda denboran Amat kooperatibara joaten nintzen, Arrasaten, diru apur bat irabazi eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Internet eta idazkuntza, etsaiak?

Luistxo Fernandezen blogean irakurri nuen nola Joan Mari Irigoien idazle finak adierazpen batzuk egin zituen DV egunkarian, eta hor ondorengo hau esaten zuen: Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las nuevas tecnologías, que sin duda, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Autografo bat ipurdian

Orain arte sekula ez zait egokitu autografo bat idaztea ipurdi batean. Miren alaba udalekuetara joan arte. Maleta prestatzen ari zela amatxorekin, deitu egin zidan bere gelara, begien aurrean ipurdi bat ipini, eta eskatu zidan nire autografoa idazteko ipurdi hartan. Ipurdia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Hasi naiteke ariketa egiten

Urtebetez galtza berezi bat jantzi behar izan dut ezker hankan, tronbosiaren ondorioz. Herenegun, baina, medikuak esan zidan kentzeko galtza hori, eta nahi izanez gero, hasteko ariketa fisikoa egiten, poliki-poliki. Horiek izan ziren ondoriorik behinenak ospitalera egindako bisitatik. Beraz, 11 hilabete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin