Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Arrate Plazaola

Gaur goizean Euskadi Irratian hitz egin dut eta, Itsaso Peñarekin batera, tarte batean osatu dut Faktoria saioak Arrate Plazaola medikuari egin dion elkarrizketa, zeren eta gaur Minbiziaren kontrako nazioarteko eguna baita. Niretzat pribilegio bat izan da une batez irratia partekatzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gugan bego

Aurreko batean, asko estimatzen dudan lagun baten blogean irakurri nuen: Gugan bego. Juan Mari Lekuona hil berriaz ari zen, eta berehala piztu zitzaidan argi bat. Izan ere, behin baino gehiagotan aritu naiz esapide egoki bila, hil berri bati buruzko hitzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Jostailu hautsiak

“Eta zu nola sentitzen zara horrelako erantzun bat jasota? Lur jota egongo zara, ezta?” Lankide batek baino gehiagok egin zidan galdera hori herenegun, jakin zutenean Lagun Arok ez nauela onartu mutualistatzat, nire osasuna dela eta. Atxikimendu eta elkartasun beroa jaso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Liburuak, gezurrak eta telebista

Hemeretzi urte zituenetik ari da Oprah Winfrey telebistan lanean. Gaur egun aurkezlerik ezagunenetako bat da AEBetan. Hala ere, inoiz ez du horrelako ataka gaiztorik igaro, egun hauetan bezala: 2005eko irailean hautatu zuen A million little pieces liburua hileko liburu bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Diseinatu zure etxea, doan

Leku bat aurkitu dut zoragarria bere etxea edo lorategia diseinatu nahi dituenarentzat. Smallblueprinter deritzo, eta aukera ematen dizu zure etxearen planoa egiteko, emaitza 3D dimentsioan ikusteko, badaezpada ikuspegi isometrikoa hartzeko, eta baita egindako lana inprimatzeko ere. Doakoa da, eta erabilerraza. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Otsailaren 3a, ostirala

Egun hori berezia izango da jende askorentzat, arratsaldeko 18:30ean aurkeztuko baita Bergarako Miguel Altuna ikastetxean Goienkaria berritua. Egun horretan, Goio Aranak, diseinatzailerik sarituenak euskal diseinatzaileen artean aurkeztuko digu paperean bere azken lana. Paperean esan dut, zeren dagoeneko erakutsi digu formatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

HABE eta minbizia

HABE erakundea prestatzen ari da ikasmaterial bereziak Osakidetzako langileak euskalduntzeko, eta horien barruan unitate bat prestatu du nire kasuarekin. Horretarako, erabiliko ditu nik Sustatun argitaratutako hainbat artikulu, eta Euskadi Irratian egin zidaten elkarrizketa bat. Aukera izan dut unitate hori ikusteko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Faroak

Flickr-en nabilela, Mantangorri argazkilari euskaldunaren gunera iritsi naiz, eta bertan argazki bat aurkitu dut, faro bat urdin ederra. Sartu Mantangorriren gunera, eta gozatu haren argazkiez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Papillon

Izango zen 1972an. Donostian ikasten ari ginen, eta diruz nahiko urri genbiltzan. Hotsa zabaldu zen pelikula bat filmatu behar zela Hondarribian, eta hara joan ginen, aktore lanak egitera, estra moduan. Egun hauetan, eta aspaldiko partez, berriro ikusi dut Papillon, huraxe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Berria, RSS eta izenburuak

Oso pozik nabil Firefox laneko ordenagailuan ipini nuenetik. Nabigatzailearen euskarazko bertsioak Berria egunkariaren izenburuak ekartzen dizkit RSS bidez, baina zenbait kasutan izenburu horien mezua oso ilun geratzen da, lerro bakoitzak neurri jakin bat izanda, esaldiak ez baitira osorik agertzen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin