Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Aupa Barriola!

Bai, ni Abel Barriolaren alde nengoen atzo lau t’erdiko finalean. Aurten txapelketa izugarria egin du, bi urtez gorriak ikusita, eskuetako mina tarteko. Abelek baina, gainditu egin ditu oztopoak oro eta finalera iritsi da, nor eta Aimar Olaizola mendean hartuta, bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Googol

Amerikarrak gu baino askoz ere liberalagoak dira izen kontuetan. Google enpresaren izena hanka sartze baten ondorioa da, baina hori nori inporta zaio orain? Horrela gogoratzen du Sean Anderson-ek Google izeneko liburuan nola sortu zuen izena Larry Page enpresako sortzailetariko batekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Mikel Alvarezek irabazi du Sustatu saria

HUHEZI fakultateko ikasle batek, Mikel Alvarez beasaindarrak, irabazi du Sustatu saria, atzo arratsaldean Mondragoen eman zena, bertako kultura etxeko kalistroan. Epaimahaiak horrela azaldu zuen epaia: The Indezents du izena blogak. Bruce Lee-ren aurpegia du aldamenean. Mezu bat baino gehiago proposatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Google Page Creator

Aurrekoan, ez dakit zelan, aurkitu nuen Googlen beste aplikazio hau: Google Page Creator, web orriak sortzeko. Eta, konturatu orduko, egina nuen lehena. Erraza begitandu zitzaidan. Google Page Creator aplikazio bat da, sarean oinarritua, eta bertan gauzak egin ahala ikus daitezke … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Erretiro gozoa

Igandean bazkaria izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Javier Larrañaga koinatuak erretiroa hartu duela ospatzeko. Kanpoan eguraldi eskasa egin arren, barruan ederto igaro genuen, jaki eta edari gozoekin. Javierrek 61 urterekin hartu du erretiroa, eta orain gustura bizi da, gustuko gauzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Durangon lasterka

Atzo Durangon izan ginen, baina ez azokan, baizik eta lasterka egiten. Aprobetxaturik Miren alabak arineketan egin behar zuela bere gelakideekin, guk ere horixe. Nire lehen lasterketa izan da azken lau urte eta erdian, eta lehena gaixotu nintzenetik. Miren gaixoak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

RNE bai, Euskadi Irratia ez

Radio Nacional de España hasi da eskaintzen zenbait programa podcast bidez. Horrela, entzuleak entzuteko gai izango dira RNE-1, RNE-3 eta RNE-5 irratietan entzun gabeko hainbat irratsaio, harpidetza eginda podcast horietara. Zeri begira dago Euskadi Irratia? Hango arduradunek aspalditik dakite podcastek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Erasmo, Durangon

Bi gauza ditu niretzat bereziki erakargarriak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak: aspaldiko lagunak agurtzea eta ustegabeko liburuak topatzea. Atzo, ostegunez, horixe gertatu zitzaidan. Mondragon Unibertsitateak lehen aldiz ipini du txosna bat azokan eta, horren kausaz, atzo eguerdi-arratsaldean han egotea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Isiltasun handia

Badira zenbait film gure arreta pizten dutenak, nahiz eta publizitaterik ikusi ez horien gainean. Hori gertatu zitzaidan atzo, lankide bati entzun nionean Isiltasun handia dokumentalaz berba egiten. Halako indarrez azaltzen zituen filmaren gorabeherak, ze gogo itzela sartu zitzaidan berau ikusteko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Nire liburua aztergai Osakidetzan

Joan den larunbatean HABEk eta Osakidetzak sekuentziai bat gehiago argitaratu zuten Ikasbil atarian, non material didaktikoak argitaratzen ari diren Osakidetzako langileak euskalduntzeko, eta justu azken sekuentzia hori oinarritua dago Medikuak esan dit minbizia dudala artikulu sortan, gaixotu nintzenean Sustatu.com blogean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina