Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Creative Commons

Joan den osteguna ezkero blog honetako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Horrek esan nahi du: irakurlea aske da hemengo lanak kopiatu, banatu eta jendaurrean zabaltzeko eta lan eratorriak egiteko, hau da, hemengo lanetan oinarritu beste garatuagoak sortzeko. Flckr argazki sortaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Dantzan.com

Atzo Oier Araolaza ezagutu nuen. Banuen bere aditzea, blogari moduan eta dantzari bezala, baina inoiz berarekin berba egin barik nengoen. Berak sortu du Euskal Herriko webgunerik politena, eta interesgarrienetako bat: Dantzan.com Urbeltz handia nola, Oier Araolaza ere mugarri bat bihurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Kontrola

Atzo arratsaldean, lanetik etxera bidean Kanpazar gora nentorrela bide berritik, Sara jatetxera iritsi aurretik kontrol bat ezarria zuen Goardia Zibilak. Stop. Morrosko bat aurreko autoari begira, esku artean metralladora duela eta belarri inguruan mikro bat. Zalantzatan dago, baina aurrera egiteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Liburutegi digitalari sufre usaina dario

Google enpresaren asmoa liburutegi zibernetiko erraldoi bat egiteko, ez zaio bat ere gustatu Karlos Linazasoro idazle eta liburuzainari. “Liburuaren geroa beltza da”. Horrela hasi zuen bere asteroko zutabea otsailaren 8ko DV egunkarian. Google-en lana, kritikoek diotenez, teknikoa da huts hutsean: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 iruzkin

EKT 3 Elorrio, lider

Azken bi asteotan gure neskak lider dira Bizkaiko Minibasket txapelketan, eskola artean jokatzen dena. Igartzen da Usuri eta Felix entrenatzaileen lana, orain taldeak sendoago ematen baitu jokoan. Argazkian, zutik ezkerretik eskuinera: Felix, Ibrahima, Miren A., Irune, Irati, Miren S., Leire, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Teacher

Atzo, aspaldiko partez, ingeles eskolan izan nintzen, mintza praktika egiten. Fakultatean bertan, sei lankide elkartu ginen irakasle batekin, zeina astean behin etorriko baita bi orduz gurekin berba egitera. Berba egin eta berba eragin. Hitz egitea tokatu zitzaidanean, agerian utzi nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zertaz idatzi blogean

Nabigatzen ari nintzela, albiste bitxi batekin egin dut topo, non gai zerrenda bat eskaintzen den, blogariok agortua dugunerako ganbara. Hona zenbait gai zertaz idatzi: Prentsa oharrak. Eguneko pentsakizunak. Produktu konparazioak. Iritziak gai baten inguruan. Propaganda zure zerbitzu edo produktuaren gainean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Zer moduz ipotxak?

Abenduaren 13an Goio Aranak eta Mikel Iturriak iPod txiki bana irabazi zuten Sustaturen 5. urteurreneko jaian, Mondragoen. Egun hartan pozik bai pozik abiatu ziren etxera, ezusteko opariarekin, nola etxeratu baitzen kontent Mikel Alvarez, hura ere iPod handi batekin poltsikoan. Baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin

Diseinu ona kirolean

Lasterka egitea inbertsio bat da guretzat. Gustoz egiteaz gain, ontzat jotzen dugu geure osasunarentzat. Hala ere, merkea da, beste kirol zenbaitekin alderatuz gero. Gasturik handiena zapatillak izaten dira, urtean behin-edo erosten ditugu eta. Prakak eta elastikoak, ostera, oso noizean behin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Trafikoa hizpide Mondragoen

Egun hauetan jendeak ez du beste berbagairik Mondragoen: udalak eragin dituen aldaketak herri barruko trafikoan. Batez ere Gipuzkoa Etorbidean ipini duten semaforoak eta horrek zirkulazioan eragiten dituen arazoak. Semaforo hori dela eta —irudian trakets marraztua puntu gorri, berde eta laranjaz—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1