Zertaz idatzi blogean

Nabigatzen ari nintzela, albiste bitxi batekin egin dut topo, non gai zerrenda bat eskaintzen den, blogariok agortua dugunerako ganbara. Hona zenbait gai zertaz idatzi:

  1. Prentsa oharrak.
  2. Eguneko pentsakizunak.
  3. Produktu konparazioak.
  4. Iritziak gai baten inguruan.
  5. Propaganda zure zerbitzu edo produktuaren gainean.
  6. Hausnarketak azterketa baten inguruan.
  7. Loturak antzeko produktuekin.
  8. Eskatu jendeari probatzeko produktu bat.
  9. Partekatu esperientzia onak eta txarrak kontsumitzailearen ikuspegitik.
  10. Aholkuak eskaini.
  11. Informazioa eskaini zure inguru eta bidaiei buruz.
  12. Eskaini ideia sortzaileak zure negozioaz.
  13. Partekatu informazioa inguruko gertakizun edo erakustazokez.
  14. Azken berriak.
  15. Eskaini iradokizunak, FAQ edo laguntza.
  16. Informazioa eguneratu zure webgunearen azken berrikuntzei buruz.
  17. Informazioa eskaini proiektuen gainean.
  18. Nola kudeatu krisiak.
  19. Azaldu zelan bezero batek erabiliko lukeen zure produktu bat.
  20. Hobekuntzak zure produktuetan.
  21. Hitz egin zure etxeko animaliaren gainean.
  22. Feedbacka bezeroengandik.
  23. Informazio trukea.

Nire gusturako, gehiegitxo lerratua enpresa ikuspegirantz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to Zertaz idatzi blogean

  1. egilea: Nahikari

    Sormena agortuta badaukagu, zergatik bilatu behar ditugu ideiak derrigorrez? Gure bloga “hilda” badago hilabete, horrela egon dadila! Nire amak diƱoen moduan: “hacer por hacer”, kasu honetan “escribir por escribir”.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude