Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Informatikari Euskaldunen Bilkura 07

Donostian nago, Informatikari Euskaldunen Bilkuran. Sarrera hitzaldia egin dut hemen, 250 lagunen aurrean. Web 2.0 izan dut hizpide. Nire esperientzia ekarri dut hitzaldira, eta zenbait hausnarketa. Horretarako testua eta diapositibak erabili ditut. Hitzaldiaren testuaNahi duenak irakurri hitzaldiaren testua, hementxe dauka, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Xabi Paya

Atzo komunikatzaile peto bat ikusi nuen: Xabi Paya bertsolari, itzultzaile eta irakaslea. HUHEZIko Literatura Astean izan zen, Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin batera, frogatu guran euskara ez dakitenek ere goza dezaketela bertsolaritzaz, itzulpenari esker. Hori frogatzeko, irakasle, zeremonia maisu, itzultzaile … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 4 iruzkin

Barriola-Irujo: partida ederra

Gozatu ederra hartu genuen atzo Barriola-Irujo pilota partida ikusten. Hamar lagun ginen telebistaren aurrean, eta ia denak Abelen alde. Gozatu genuen, hortaz, horren garaipena, baina batik bat partidaren ederra, tanto asko ikusgarriak izan baitziren. Abelek ondo irabazi zuen lehia, une … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Insignis pinua eta bizkaiera

Aspaldi nerabilen buruan (behin Joan Mari Torrealdairi ere aipatu nion, eta hark, baietz), eta atzo berriro etorri zitzaidan burura, Arrasateko pinudi sartu berriak ikusterakoan: Insignis pinua hedatuta dago batez ere bizkaiera hitz egiten den eremuetan. Zergatik ote?

Kategoriak Sailkatugabeak | 6 iruzkin

Borramarka Anaiak, jo eta ke lanean

Irakurri berri dut Bernardo Atxagaren azken liburua, Markak. Gernika 1937, Pamiela argitaletxeak orain dela gutxi kaleratua. Bertan Atxagak batu egin du han eta hemen barreiatuta zegoen informazioa eta zenbait hausnarketa utzi dizkigu, ahantz ez dezagun 1937an Gernikan gertatutakoa. Ekarpen esanguratsua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Iragarki sailkatuak Goiena.net-en

Askorentzat oharkabean etorri da Goiena.net-en azken zerbitzua: iragarki sailkatuak. Erne, hala ere, oso zerbitzu ahaltsua da-eta. Atal horrek jasotzen ditu orain arte Goienkariak argitaratzen zituen iragarki sailkatuak, Debagoienari buruzkoak denak. Sailkatuak izeneko zerbitzua atalka dator sailkatuta: etxebizitzak, garajeak, lokalak, lana, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zapaburu-euskara

Idazkera liburuan Pello Esnalek eta Joxe Ramon Zubimendik zapaburu-euskara aldarrikatzen zuten, alegia, mezua, aditza eta lotura-hitzak aurrean dituena (208. or.). Zizare-euskara, berriz, etenik gabeko euskal prosari deritze; besteak beste, subjektuaren eta aditzaren arteko etenik gabeari (209. or.). Biak aldarrikatzen zituzten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Messiren gola, iragarki

Astebete baino gutxiago behar izan du Adidas etxeak Messi jokalariaren gol ikusgarria iragarki bihurtzeko.  Horrelaxe irakurri dut e-cuadernon. “Imposible is nothing” leloa erabili du, eta testu bat, zeinek gutxi gorabehera markatzen baitu jokalariak baloiarekin egindako ibilbidea. Halaxe dio testuak: Zer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Arrasate-Oñati lasterketa

Agindutakoa betetzeko unea iritsi da. Ondo bidean, maiatzaren 12an Arrasate-Oñati lasterketa egingo dut, 11 km inguru. Hiru aste ditut apur bat prestatzeko. Hala ere, ez pentsa aurre aldean ikusiko nauzuenik. Sasoi batean tropelaren erdi inguruan ibiltzen nintzen, baina 12an atzean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Otitisa

Kanarietan katarro latza harrapatu nuen, eta horren azken ondorioa izan da otitis bat, infekzio bat ezker belarrian, zeinak eduki bainau ohean hiru egunean. Tarte horretan egon besterik ezin izan dut egin, belarriko minak ez baitzidan uzten bestelako ezer egiten, adibidez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina