Barriola-Irujo: partida ederra

Gozatu ederra hartu genuen atzo Barriola-Irujo pilota partida ikusten. Hamar lagun ginen telebistaren aurrean, eta ia denak Abelen alde. Gozatu genuen, hortaz, horren garaipena, baina batik bat partidaren ederra, tanto asko ikusgarriak izan baitziren.

Abelek ondo irabazi zuen lehia, une askotan Irujoren baliabideak erabilita, bolea eta sotamano batik bat. Estu hartu zuen iazko txapelduna, eta aurre egin zion ausarki. Lau t’erdikoan tanto batengatik galdu zuen, baina atzokoan, irabazi egin zuen, eta ondo irabazi, gainera.

Igartzen da gaurko mezu hau erabat dela subjektiboa, baita pilotarien izen-deiturak erabiltzerakoan ere: erraz irteten zait Abel esatea, alegia Leitzako pilotariaren izena, zeinak nolabaiteko hurbiltasuna adierazten baitu, baina Juan barik, Irujo irteten zait, deitura, zerbait hotzagoa. Aitortzen diot Irujori pilotari handia dela, seguruenik gaur egungo onena, baina ez zait bat ere gustatzen haren jenio erru-banatzailea. Zilegi bekit, beraz, nire zorionik beroenak ematea Abel Barriolari, merezi du-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Barriola-Irujo: partida ederra

  1. egilea: mikel

    Zoritxarrez, ez nuen ikusteko paradarik izan… Ikasten nenbilela joan zitzaidan arrastiria. Baina, entzun dut bai partida ederra izan zela eta orain damutu egiten naiz alarmaren bat edo zerbait jarri ez izana!

  2. egilea: Janire

    Partidu ederra bai! AUPA ABEL!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude