Xabi Paya

Xabi Paya aldibereko itzulpena egiten
Atzo komunikatzaile peto bat ikusi nuen: Xabi Paya bertsolari, itzultzaile eta irakaslea. HUHEZIko Literatura Astean izan zen, Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin batera, frogatu guran euskara ez dakitenek ere goza dezaketela bertsolaritzaz, itzulpenari esker.

Hori frogatzeko, irakasle, zeremonia maisu, itzultzaile eta bertsolari lanak egin zituen, eta denetan bikain aritu zen. Atentzioa ematen du zer gazte den, eta zelako heldutasuna duen. Komunikazioaren fenomeno bat iruditu zitzaidan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

4 Responses to Xabi Paya

  1. Eta Xabi Paya pertsona. Ze handia den! ze maitagarria, ze bihotz onekoa. Eskuzabala. Jatorra.

    Xabi Paya anaia. Frediren anaia txikia da, eta Xabik zelan maite duen Fredi ikusi dut azken urteotan, eta flipatu egin dut. Anaia handiari, zaharrari horrenbesteko mirespena dion anai txiki artistarik ez dut ezagutu aspaldion.

    Eta Xabi Paya neba. Itxasoren maisu, akuilulari izatetik, bertso kide izatera pasatu da oso denbora gutxian.

    Eta Xabi Paya bertsotan. Kantuan. Hizlari. Itzultzaile. Juergista. Badago Xabi Paya militantea ere. Eta Xabi Paya blogaria.

    Bizkaiko txapela daroan lekura, harro gaude bere jarraitzaile garen Bizkaiko bertsozaleok.

  2. egilea: Nahikari

    Xabi Paya bertso-irakaslea: Inazio, Maddalen, Imanol, Andutz eta Antxon toreatzen dituena asteazkenero, 14 urteko gazte bat bihurtuz beraien munduan sartzeko.

    Xabi Paya afari-laguna: Hain lanpetuta bizi da, ezinezkoa dela kafe bat hartzea. Afaria izaten da azken aukera!

    Eta niretzat garrantzitsuena, Xabi Paya laguna: Entzuten dakiena, aholkuak ematen dituena eta noizean behin bronkaren bat botatzen duena, bihotz onez.

     

  3. egilea: Paxka

    Eta Xabi Paya galiarra, jantzi horrekin Obelix ematen du eta…

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, lagunak. Konturatzen naiz Xabik arrasto sakona utzi duela zuengan. Zerbaitengatik izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude