Messiren gola, iragarki

Ezinezkoa? Messi

Astebete baino gutxiago behar izan du Adidas etxeak Messi jokalariaren gol ikusgarria iragarki bihurtzeko.  Horrelaxe irakurri dut e-cuadernon. “Imposible is nothing” leloa erabili du, eta testu bat, zeinek gutxi gorabehera markatzen baitu jokalariak baloiarekin egindako ibilbidea. Halaxe dio testuak:

  • Zer da zehazki ezinezkoa? Inork ez uste izatea egin daitekeenik? “Ezinezkoa” pentsatzea aitzakia bat da hemen geratzeko, bestek harrapatzen uzteko. Segundu zatiki bat da, zure aurkariak behar duena zuri baloia lapurtzeko. Ikusten? Azken batean ez zen hain zaila, ezinezkoa besterik ez.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 Responses to Messiren gola, iragarki

  1. egilea: luistxo

    Adidasen ideia berdina izan genuen Tagzanian joan den astean. Gol miragarriaren ibilbidea markatu, eta marketing-erako erabili. Hor daude Messi eta Maradonarenak, bakoitza bere estadioan marraztuta (lastima da baina zoom-a automatikoki kalkulatzen da eta ez da ageri zelairik, baina koxka bat atzeratu zooma eta ikusiko duzu). Google Earth-en ere ikusten da, mapa horietan agertzen den KML loturan klikatuta.

    Behin marraztuta, adibidea gure ingelesezko eta gaztelaniazko portadetan jarri dugu, eta blogean ere idatzi dugu kontuaz.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Lan bikaina, Luistxo, eta oso ondo erakusten du Tagzaniaren ahalmena. Zorionak!

  3. egilea: patxi lurra

    Peña Mujikakoek, Anoetan, antzeko leloa eseki eben pankarta baten bidez: “Posible da!”. Erreala Lehen Mailan gelditzea, alegia.

    Hala bedi!

  4. egilea: miren aranzabal

    messiren gola bikaina izan zen baina nik uste dut, ez dela lan erreza izango reala lehengo mailan jarraitzea. Athletic – ek bai ordea!!!!
    AAAAATHLETIIIIIIIII!!!!!!!!!!!!!! IEUP GORA ATHLETIC LEHENENGO MAILAN
    SEGURU!!!!

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Realak ez du erraza izango mailari eustea, Miren, baina Athletic ere ez dago txapliguak jaurtitzeko moduan. Nik gurago biak lehen mailan ikustea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude