Hilabetekako artxiboa: urria 2011

Eguraldi da

Telefonoa aldatu dudanetik —orain HTC Desire bat daukat, Android sistema eragilearekin—, mirestuta nabil telefonoak berak eguraldia iragartzeko daukan aplikazioarekin. Goizero-goizero, mahaian jartzen naizenean katilukada bat labore gosaltzeko, telefonoa piztu, ukitu pantailako eguzkia edo ilargia, eta begiratu egiten dut zer aro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Agur ETA, betiko

ETA sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat. 59 egitekotan nago irakurri dudanean ETAk amaitutzat jo duela borroka armatua, terrorea. 2011ko urriaren 20a izango da, seguruenik, egunik esanguratsuenetako bat euskaldun askoren bizitzan, urteetan zain egon baikara noiz iritsiko ote … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Best wishes, Mr. Currin

Atzo goizean, Donostian ginela, Brian Currin nazioarteko bitartekariarekin egin genuen topo ustekabean. Bere taldeko beste kide batekin zegoen. Haiengana hurbildu, eta eskerrak eman ondoren egiten ari diren lanagatik, desiorik onenak opatu nizkion gaur Donostian egingo den bilerarako. Berak eskertu egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Lasterka

Gure aitak miresmenez aipatzen zituen kirolarien artean —Bartali, Zarra, Zamora…— toki berezia izaten zuen Emil Zatopek lasterkari txekiarrak. Haren klasea eta oinaze itxurak azpimarratzen zituen sarri. Hori dela-eta, beti gorde izan dut harekiko estimua. Horrela, esku artean hartu nuenean Lasterka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Ramon Aranzabalen erakusketa

Gaur hasi eta urriaren 30era bitartean Ramon anaiak gonbita zabaldu du Aroztegi aretora joateko, Bergaran, bertan lasai eta soseguz ikusteko “Gau Magikoak Munibeko Plazan” izeneko ikuskizunean erabili zituen lanak. Gogoan izango duzuenez, ikuskizun hori 2010eko ekainaren 25ean egin zen, Bergaran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Lankidetza eremuak

Egun hauetan fenomeno batek harrapatu du nire arreta: coworking spaces edo lankidetza eremuak. Lantoki partekatuak dira, non oinarrizko zerbitzuak eskaintzen diren, hala nola wifi konexioa, telefonoa, bilera gelak, etab. eta bertan elkartzen da zenbait jende, autonomoak gehienak, bestela kafetegietan ibiliko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Steve Jobs

Ezusteko itzela eta pena handia hartu nuen atzo goizean jakin nuenean Steve Jobs hil zela. Banuen itxaropena urte erdi edo urtebete iraungo zuela, baina… Atzo bertan bi hedabidek deitu zidaten hitz egin nezan Steve Jobs-en gainean: Euskadi Irratiak eta Goiena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Grafikoak blogerako

Atzo aurkikuntza interesgarria egin nuen sarean: Google Image Chart Editor. Aplikazio hau beta fasean dago oraindik, alegia, oraindik probatan dago, baina balio du grafikoak egin, berauek sarean partekatu eta blogean adibidez argitaratzeko. Huts-hutsean has gaitezke grafiko bat egiten, edo —dezente … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hamar urte Mondragon Unibertsitatean

Egun hauetan konturatu naiz hamar urte bete ditudala Eskoriatzan lanean,  Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Erabateko errekorra niretzat, aurretik ez bainuen egin lau urte baino gehiago enpresa berean. Atzera begira, konpainia hauetan egin nuen lan, ikasketak amaituz gero, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, bai baina ez

Atzo bost urte igaro ziren Txantxibiri kaleko jaia ospatzen hasi ginenetik, eta bosgarrena ere ospatu genuen (Flickr-en dituzue argazkiak), azkenean lortu dugulako hasierako eskakizuna: gure kalea konpontzea. Bederatzi bat hilabete egin dute berau konpontzen, baina merezi izan du, oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1