Aranzabal soinujoleak

Aranzabal osaba eta iloba soinujoleak
Gure familian zazpi soinujole izan dira, larunbatean Peli Aranzabal lehengusuak gogorarazi zigun moduan, Angiozarren bazkaltzen ari ginela lehengusu-lehengusinak.

Tio Bixente Zaloñakoa izan zen lehena, gure aitaren osaba. Soinu txikiarekin jotzen zuen, eta horixe jotzen irakatsi zien hiru lobari, hirurak Angiozarko baserri batekoak: tio Patxi, gure aita Julian eta tio Felix, nahiz eta hauek gero soinu handiarekin jo. Felix Aranzabal, Angiozarko itsua, izan zen denetan onena eta ezagunena, goi mailan jotzera iritsi baitzen. Euren lehengusu batek ere jo zuen soinu txikia: Joxe Koipe, Gonzalez de Galdeano anaia txirrindulari ohien aitona. Atzetik, berriz, Fernando eta Peli Aranzabal etorri ziren, Felixen semeak, soinujole bikainak.

Larunbatean Pelik hainbat pieza jo zituen, gure soinujoleek jotzen zituztenak, tartean pasodoble bat gure aita zenak jotzen zuena, ez dakigu non ikasita, eta berak tio Felixengandik jaso zuena, belarriz. Hunkitu egin nintzen Peliren omenaldia entzunda, gurean soinua beti izan da-eta berezia. Eskerrik asko, Peli! (Goiko argazkiko soinujoleak, ezkerretik hasita: Julian Aranzabal, Bixente Aranzabal eta Felix Aranzabal. Beheko argazkian, Peli eta biok)

Joxe eta Peli

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Aranzabal soinujoleak-ri

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Gustatzen zait Peliren soinua jotzeko modua. Sentimendua dago hor eta eskertzeko apaltasunez ikusi izan dut piezak jo eta jo. Horietako batzuk, landuak, benetan erromeria askotan ikusten direnen aldean. Joxe, hurrengorako mp3-an pasodoble hori, e?

  2. egilea: Jon Larrañaga

    Eskerrik asko informazio hau konpartitzeagatik! Generazio berriei ondo dakozkigu horrelako azalpenak gure familiaren historia ezagutzeko 🙂

Utzi erantzuna Jon Larrañaga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude