Atauri gurean

Elkarri argazkiak ateratzen
Atzo Joxe Felix Diaz de Tuesta argazkilaria izan zen Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bertara gonbidatu genuen Web 2.0 ikasgaira, azal ziezaien Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei berak zelan erabiltzen duen Flickr.

Joxefek “Atauri” ezizena erabiltzen du Flickr-en, eta, hain zuzen, azaldu zigun berak zelan erabiltzen duen aplikazio hori bere argazkiak erakutsi eta partekatzeko. 3.000tik gora argazki ditu Flickr-en, 600etik gora kontaktu, 300.000tik gora bisita eta jarraitzaile asko.

Aitortu zigunez, Flickr da bere erakusketa gela: merkeena eta zabalena. Beste behin, txundituta geratu nintzen bere argazkien kalitatearekin. Horra atzoko hitzaldiaren argazkiak Flickr-en.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude