Aralar, bidegurutzean

Bere 10. urteurrenean, Aralarrek lortu du hamar urte lehenago erdietsi ez zuena: Batasuna bere postulatuetara ekartzea. Irakurri duenak orain astebete El País egunkariak Arnaldo Otegiri egin zion elkarrizketa ikusiko du horrela dela, hizketaldi hartan Batasunako buruzagiak bere egin zuen-eta Aralarren diskurtsoa. Horrela ikusita, arrakasta itzela lortu du Patxi Zabaletaren alderdiak.

Ordea, alderdi biak lehiatuko balira hurrengo hauteskundeetan, Aralar desagertzeko zorian egon liteke, oinarri sozial zabalagoa izanda, Batasunak jan egingo lioke-eta bere esparrua, non eta lehenak ez duen asmatzen bideren bat alderdi bien eremuak garbi bereizteko. Lehia interesgarria izan daiteke.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

22 Responses to Aralar, bidegurutzean

  1. egilea: oxel

    Epe ertainera ezkerreko eta abertzaleok topatu beharko dugu elkarlanerako lekua. Proiektu bateratua aurkezteak bere denbora behar du eta nik uste dut komeni dela gainera gauzak natural egitea. Oinarriak adosteak izan behar du ardatza, eta hori behin eta berriro jarri dugu mahai gainean. Ez ei da momentua etorkizuneko ezker abertzalearen oinarriak adosteko.

    Garai hori datorrenerako eta bizi dugun egoerak atzera bueltarik izan ez dezan garrantzitsua da Aralar sendotzea eta horretan dihardugu. Lehiarako beldurrik barik, hori ere naturala da eta. Herritarrak izan behar dira bakoitza bere lekuan lagatzen dutenak. Gura nuke lehiarako aukera berdinak izatea.

    Oso pozik nago azken asteetan eta gure militanteak ere horrela somatzen ditut. Gernikakoa adierazpena, Arnaldok esandakoak… Gertukoak dira guretzako berba horiek, hamar urtean entzun ditugu Zabaleta, Ezenarro, Basabe eta Elexpururen ahotan.

  2. egilea: Theklan

    Ja! Gustatuko litzaioke Aralarri ezer lortu izana azken 10 urte hauetan. Eztabaida bat galdu eta joatea, 10 urte Espainiako errepresioaren aitzakirik onena bilakatu, ilegalizazio horri esker bizirik mantentzea eta, hala ere, inongo herri mugimendurik ez bultzatzea ez da zerbait lortzea.

    Otegik Zabaletaren diskurtsoa zuela? Gezurra, galanta gainera. Aralarrek 10 urte hauetan lortu duen garaipen bakarra Rubalcaba pozik uztea izan da.

  3. egilea: Irati

    Hauteskundeetan lehiatzea, Aralarren mesederako izango da nire ustez. Hautesleek dute azken hitza. Ikusiko da zer gertatzen den, baina Aralarrek ez du beldurrik izan behar, esan bezala, bereziki Aralarren onerako izango da bi ezker abertzaleak lehian egotea. Espero dut hala izatea, eta emaitzak ikusiko dira, baina, nik neuk ez dut Euskal Herritarron efekturik espero.

     

     

  4. egilea: arkaitz

    Theklanen mezua irakurri ondoren argi dago ibilbidea oraindik luzea izango dela. Ezker abertzaleak Gernikako akordioa sinatzea lorpen handia izan da, baina argi dago oraindik ikuspegi taktikoa nagusi dela. Ezker abertzale tradizionaleko kide askorentzat badiduri benetako arerioa Aralar dela eta ez Espainako Estatua. Indar metaketa bilatu ordez norberaren ikuspegia besteei inposatzea bilatzen den bitartean Aralarren etorkizuna oparoa izango da. 

  5. egilea: Theklan

    Irati, mesedez, ez zaitez izan sinplista.

    Aralarrek bere ikuspegia nagusitu nahi izan zuen Batasuna prozesuan, behinola, gogoratzen? Bertan barne korronte bat zen eta barne demokraziarik ez zegoela argudiatuz barne-eztabaida prentsara filtratu zuten. Gero, bere puntu gehienak onartu ondoren, alde egin zuten. Hori baldin bada ez-inposatzea Stalin bera pluralista fina zen.

    Guztia dago hemerotekan.

    Eta orain galdera errepikatzen dut: zer lortu du Aralarrek 10 urtetan desobedientzia zibila, mugimendu politiko zibila (eta zabala) edo zirt edo zart egin behar zela zioen denbora luze honetan?

  6. egilea: Zuhaitz

    Ez dakit egunen batean ikasiko dugun!

    Ez dut inoiz ulertu ezta ulertuko ere gure artean horrela ibiltzea. Niri dagokidanez etzait inporta ez alderdiaren izena ezta alderdi hori ordezkatuko dutenen izena ere. Arduratzen nauen gauza bakarra proiektua aurrera ateratzea da, eskerrekoa eta abertzalea.

    Ez ditut orain arte egon diren ezin ikusiak (pertsonalak) herentzian jaso nahi, ez dut hori onartuko. Gizarteak ez dauka hori zertan ordaindu behar.

    Badaukagu zer egina, inoiz baino gehiago; garraiobideak, irakaskuntza,… jar gaitezen lanean, elkarrekin. Gainontzean, zorte on.

  7. egilea: oxel

    Aralarrek esku zabal jokatzeak sortu zuen Na-Bai. Beharra handia denean, alderdi interesak alde batera laga, ados gaudenetan indarra ipini eta elkarrekin jarduteko aukera hobestea ez da ekarpen txikia.

    Ekarpen handia da baita barne demokrazia egotea alderdi egituran. Nik adibidez Batasuna prozesua laga nuen ez zegoelako adostuta nola hartuko ziren erabakia, hilabeteak pasa hausnarketa prozesu batean gero azken erabakia hartu behar zenean herriko tabernako denak etorri eta alde batera egiteko? Hori pasa zen herri batzuetan.

    Ekarpen handia da izan zen ezker abertzalean barrutik estrategia politiko militarra alde batera laga eta estrategia politiko hobestu behar zela esatea. Hori hamar urte dela egin zuen Zabaletak, orain gehiago gara.

    Ekarpen handia izan zen, Euskal Herritarrok laga izana karguak hartu gabe. Ez da ohikoa izaten. Azken sasoian egon diren baneketetan HamaikaBat edo Alternatibak Zabaletak egin zuenaren kontrakoa egin dute adibidez.

    Ekarpen handia izan zen, ilegalizatutako zerrenden aulkiak ez hartu izana.

    Ekarpen handia izan zen erabaki gune desberdinen aitortza eta bakoitzaren erritmoak errespetatzeko jarrera.

    Ekarpen handia izan zen behetik gora funzionatzen duen alderdia sortzea.

    Ekarpen handia da egunero egunero erakundeetan ezkerreko planteamenduak egitea. Ezezkoak egozkortu gabe alternatibak planteatzea…

    Etsaia Aralar dena uste duena konfundituta dago. Aralar prest esku zabal jokatzeko, hori bai oinarrietan tinko.

  8. egilea: joxe

    Bai, ekarpen handia izan da ere AHT-aren alde egitea. Ondo Aralar, ondo…

  9. egilea: Irati

    Bai, Theklanen hitzak irakurrita, argi dago, bidea oso luzea izan daitekeela. Bi ezker abertzaleen artean ozeano bat dago, eta oso handia. Ikusiko da zer gertatzen den. Horregatik, nioen, sinple-sinple, Aralarrek hauteskundeetan bakarka lehiatzea dela naturalena. Eta beldurrik gabe, zeren, Theklan, benetan, zuen estiloak atzera egiten du. Beti deskalifikaziotan, besteari errua botatzen. Oraindik ere, hainbat zinegotziren aurkako panfletoz herriak betetzen! Estilo horrek egiten dio jende askori atzera, eta horregatik nioen, ez nuela EH efekturik espero. Eta hemerotekan… ba zer esango dizut… suposatzen dut denetik egongo dela. Igual batzueri koloreak gorritzeko moduko kontuak ere bai. Baina bukatzeko, esan den moduan, eskuak beti zabalik.

  10. egilea: Unai

    Ni neu behintzat asper-asper eginda nago betiko leloarekin. Nik Aralarreko militante bezela, Batasuna, Aralar eta orokorrean ezker abertzale zabala barne hartuko duen mugimendu bat desiatzen dut, parte hartzailea eta aurrera begiratuko duena.

    Aralarren esistentzia positiboa izan da, haize berriak ekarri ditu Euskal Herrira, batzuetan asmatuta eta besteetan, okerrak eginda baina ezin zaio ukatu bide berriak urratu dituela euskal politikagintzan.

    Ahaz ditzagun alderdikeriak, harrokeriak eta rebantxismo antzuak. Denok izango ditugu gogoan iraganean pasatakoak baina bada garaia zerbait berria sortzeko, benetan herri honetan ilusioa piztuko duena eta behingoz, herriaren mesedean lan egingo duena. Unionistak gozatzen arituko dira horrelako diskurtso itxiak ikusita.

    Utopikoa dirudi agian orain, baina seguru nago bide horretatik jarraitu behar dugula; inoiz gure buruaren jabe izan nahi badugu.

  11. egilea: Joseba

    Nik Aralarri ematen diot botoa ezkertiarra eta abertzaletzat dudalako nire burua, baina Batasunari ez nioke emango, eta aurretik ere ez diot inoiz eman, ezin dudalako eraman darion jarrera oldarkor eta iluminatua. Aralar eta Batasunak bat egingo balute, nik behintzat ez nioke botorik emango. Ez dakit nori emango nioken, PNV ezin baitut irentsi eta EAk sinesgarritasun guztia galdu baitu, inoiz batere izan badu. Beraz, abertzaletasunaren konputo orokorrean boto bati eutsi nahi badiozue, segi bakoitza bere bidetik. Bestela egin Batasunak bezala, PNVri espainol deituz egunero baino euskaldunon abertzaletasuna defenditzeko PNV espainolaren bozka guztiak (baita Azkunarena ere) kontatuz.

  12. egilea: Kasper Garriz

    Con la venia.

    Batasunakoak betico besela. Traidore ustelez inguratuta, herri honetan argiaren grazia jaso duten bakarrak omen dira. Horrek behartzen ditu beste guztiak iraintzera, baztertzera eta “behar denean” erasotzera. Nik, Josebak bezala, Batasunaz aski dut. Kitto.

    Aralarkooi, adeitasunez. Nafarroa Bai EAJren pagotxa izan da orain arte. Iruzur elegantea. Ikusiko dugu aurrerantzean zer gertatzen den, baina EAJ eta EA bezalako alderdi “ezkertiarrak” bertan dauden artean… Eta barka, baina ez duzue ezer asmatu. Ez behetik-gorakorik ez antzekorik ezer ez. Zabaleta-Ezenarro-Jimenez-Aldekoa hiruzpalautasun guztizahaldunaren itzalean bizi da Aralar, ekimenetan motz, ezkerretik uzkur. Batasunak egin dizuen presio onartezinak eragina izan du zalantzarik gabe. Ea aurrerantzean ausardia handiagoa erakusten duzuen.

  13. egilea: Otoio

    Harrituta nago. Ontzat ematen ari dira batzuen batzuk esparru politiko bakarrean BI aukera egotea. Ez al gara ohartzen horrek bi aukerak ahultzen dituela? Eta ez gaude dantzan hasteko moduan, kinka larrian gaude, baita Aralar ere, ezker abertzalea aurkeztu ala ez.
    Batasunaren larderiaz hitz egiten hasita, une honetako jarrerez ari gara? Ez dakit noiz ez dakit zein herritan izandako jarrerez? Jarrera larderiatsuak ere okurritzen zaizkit niri: duela gutxi Aintzane Ezenarrok Legebiltzarrean ezker abertzaleari Espainiako eskuin muturrak jartzen zizkion baldintzak jartzen zizkionean, neurri batean ontzat emanaz ilegalizazioa, diskriminazioa, gartzela eta gauza okerragoak ekarri dituen diskurtsoa.
    Topikoetan ibiltzea (Batasunaren jarrerak dira harroak, ez besteenak; sektarioa ezker abertzalea da, ez besteak; iraindu egiten du, besteek ez) alderdikeria mota bat da gaur eta hemen. Eta hain zuzen ere alderdikeria da behar ez duguna. Elkarri botatzeko harri asko ditugu, baina horretan jarraitu behar al dugu? Qui podest?
    Iruditzen zait artikulu hasiera Joxek ondo planteatu duela, bidegurutze modura.
    Itsukeria galanta!

  14. egilea: Zuhaitz

    Plazer bat izan da Unai zure hitzak irakurtzea.

    Ni ez naiz inoiz alderdi bateko militante izan, ezta izango ere gauzak horrela jarraitzen duten artean.

    Ni ere asper-asper eginda nago kontu hauekin. Infinituraino segi genezake elkarri harriak boteaz; hark esan eta besteak egin zuenaz. Eta zer, noiz arte jarraitu behar dugu horrela? Zer da garrantzitsuago hark egin edo esan zuena edo gure eguneroko bizitza? Horrela jarraitzen dugun bitartean, AHT, superportuak, irakaskuntza, zaborren arazoa, guztion lan baldintzak, energia, elikadura, ekologia,… lo dauden kontuak dira, ez bai dago eskerretik erabakiak hartzeko gaitasuna eta boterea duen alderdirik.

    Bestalde, beharrezko al ditugu orain arte izandako buruzagiak? Egoera hau gainditzeko gai ez badira, ez.

    Gauza bakarra eskatzen dizuet; pentsa zein den helburu sozial guzti hauek lortzeko bide egokiena.

    Elkarri harrika egitea bidea dela pentsatzen duzue?

  15. egilea: oxel

    Bide motza du gezurrak, Aralar AHTren alde? Hori gezurra da.

  16. egilea: Kasper Garriz

    Ontzat ematen ari dira batzuen batzuk esparru politiko bakarrean BI aukera egotea. Ez al gara ohartzen horrek bi aukerak ahultzen dituela?

    Bai. Ohartzen gara. Baina batzuk ez gaude prest porkojoneseko erakundeenpean edo politikariluminatuenpean aritzeko.

    …………….

    Batasunaren larderiaz hitz egiten hasita, une honetako jarrerez ari gara? Ez dakit noiz ez dakit zein herritan izandako jarrerez?

    Batasuna larderia batean bizi izan da urte luzez, eta bizi da oraindik herri askotan. Ez ditut nik asmatu batasundarren mehatxuak, irainak, erasoak eta kanpaina zikinak, oraindik ere han hemenka gertatzen direnak. Harroak eta sektarioak alderdi guztiak dira, antzerkilari kutre samarrak ere bai. Batasuna gainera, indarkeriazalea izan da,… edo da oraindik?

    ………………

    Elkarri botatzeko harri asko ditugu, baina horretan jarraitu behar al dugu?

    Zuek jakingo duzue. Harriak eta beste traste batzuk jaurtitzen ibiltzea zuen espezialitateta da. Ez etorri orain besteoi kontu eske.

  17. egilea: Joseba E.

    Eta 30 urte atzera eginez gero… Zein da ezker abertzalearen balantzea? Batasuna-Aralar zatiketa, Batasuna legez kanpo eta bere buruzagiak kartzelan, Egin itxita, makro epaiketak, kartzelak inoiz baino beteagoak,… Eta guzti hau gertatzen den bitartean, ETAk alde bakarreko su-etena iragartzen du eta Batasunako oinarriek Zutik Euskal Herria bezalako dokumentu bat kaleratu; eta gainera, 30 urteko tarte honetan, ETA pasatu da botere faktikoekin negoziazio zuzena eskatzetik bigarren mailako elementu bat izatera, bere papera “gai teknikoetara” mugatuz.

    Enfin, baketze prozesua eta normalkuntza politikoa luzaroko kontuak izango direla iruditzen zait.

  18. egilea: Prest!

    Aralarrek badu proiektua, izan du kemena eta izaten jarraituko du! Nire aukera ezkertiar eta abertzalea Aralar da, eta ez besterik. Batasunak eta EAk batez ere, ez didate ezkertiartasunik inondik inora agertu.

  19. egilea: gara

    Ekarpen handia izan zen, ilegalizatutako zerrenden aulkiak ez hartu izana.

    azken udal hauteskundetan aretxabaletan egin zen bezala, ezta?
    bide motza du gezurrak, arrazoi duzu oxel.

    ekarpen handia da noiz edo noiz EGOAK moztu edo irenstea; abangoardia horrenbeste aipatu beharrean abangoardia garela pentsatzea alde batera uztea; eta lehengo pertsonaren singularrean horrenbeste hitz egin beharrean, pluralean hitz egin, eta ikuspegi horretatik euskal herri hobeago bat (posible baita) eraikitzea.

    zorionak 10 urtetan zehar zuen buruetaz harro sentitzen bazarete, bejondeizuela. orain (eta beti) lanerako ordua da, itzali 10 kandelak eta piztu burmuina.

  20. egilea: oxel

    Bide motza du gezurrak, Aretxabaletan Aralarrek ez du ilegalizatutako zerrendaren aulkirik hartu.

    Aretxabaletarrek emandako hiru zinegotzi ditu Aralarrek, ilegalizatutako zerrenda kontuan hartu gabe lau. Baina kontuan, oso kontuan hartu zuen Aralarrek, Aretxabaletan ere bai, ilegalizatutako zerrendari zegokion kargurik ez hartzea. Ez dut beste alderdiek egin dutena baloratuko, hartzea zilegi den edo ez bakoitzaren aukera… Hori bai egur gehien kasu honetan ere Aralarri, inoren aulkiak hartu ez dituenari. Gezurrak esanda ez goaz inora!

    Alkate izateko behar zen babesa ere oso kontuan hartu zuen Aralarrek Aretxabaletan. Gehiengo absolutua izan zuen Aralarrek alkatetzarako aurkeztu zuen Iñaxio Garrok, zazpi boto.

    Harriak zubiak eraikitzeko erabili daitezke edo errekaren beste aldean zubia eraikitzen diharduenari botatzeko. Atzera begira beharrean hobe genuke denok aurrera begiratzea.

  21. egilea: arkaitz

    Interesgarria izan da iritzien trukaketa hau irakurtzea. Ondorio nagusia, herri bezala jai dugula! Aralarrek hanka sartu duela, ez izan zalantzarik, eta aurrerantzean ere sartuko du. Perfekzioa nahi duenak badaki non izango duen lekua, Batasuna ordezkatuko duen alderdi berrian. Iritzi batzuk irakurri ondoren ateratzen dudan ondorioa da Aralarrek “gure herriaren sua” zaintzeko aukeratuak izan direnei barkamena eskatu eta etxera joan beharko duela. Hori baldin bada proposamen eraikitzailea… 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude