Mercadona efektua

Eroskik arazo bat dauka. Hobeto esanda, krisiaz gain, Eroskik badu beste kezka iturri bat: Mercadona. Euskaldun piloa liluratuta dago Mercadonaren eskaintzarekin (kremak, kontserbak, laboreak…), eta Jacan, Mirandan edo inguruan daudenean, zoroen pare erosten dute, hango produktuen lilurak erakarrita.

Bukatu da leialtasuna. Orain urte batzuk, Eroskik irekitzen bazuen supermerkatu bat Santo Domingo de la Calzadan, inguruko euskaldun guztiak hara joango ziren buru-belarri, besteak beste Euskal Herrikoa zelako, gurea. Gaur egun, berriz, belaunaldi gazteek ez dute erakusten horrelako atxikimendurik, eta ez zaie inporta non erosi, baldin eta erosten dutena gustukoa bazaie eta prezio onean erosten badute.

Atzo arratsaldean loba baten bisita izan genuen, eta ikustekoa zen zelako pasioz azaltzen zuen Mercadonarekiko duen atxikimendua. Hari entzun bitartean, neure artean pentsatzen ari nintzen zein zaila izango duen Eroskik krisialditik irtetea, bezero gazteak beste modu batean irabazi beharko ditu-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

15 Responses to Mercadona efektua

  1. egilea: Mikel Belasko

    Guk etxea daukagu Jaca aldean, eta Mercadonako bisita ezinbestekoa bilakatu da. Ez goaz Jacako Eroskira, esate baterako. Gainera urrutiago geratzen zaigu. Arrazoi bat da exotikoa izatea, gurean ez baitago Mercadonarik. Zeliakoentzako eskaintza oso ona da gainera (Eroskirena ere oso da, dena den). Baina, nire kasu partikularraz gain, Jacako gure lagunek esaten digute euskalduna ez den jendea masiboki joaten dela Mercadonara, Eroski alde batera utzita, eta ez beti arrazoi komertzialengatik.  
    Kremena egia da, sekulako arrakasta dute eta oso merkeak dira.  Nik neronek erosi izan ditut. Gainera, grazia egiten dit Mercadonako kremei buruz denek esaten dutena: onak bezain merkeak direla, kalitaztekoak direla, eta are gehiago Presley andereak berak erosi omen dituela noizbait. Kalitate ezin hobearen froga omen.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Zure hitzek berretsi egiten dute atzo gure lobak esandakoa, Mikel.

  3. egilea: Maialen Araolaza

    Nik ez daukat Eroskirik inguruan baina lehengo batean aurpegiko krema eta majilajea erosi nituen, eta harro harro nago.

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Baina non erosi zenituen, Eroskin ala Mercadonan?

  5. egilea: Pilitxu

    Ba egia  da gentea liluratuta dagoela Mercadonaren kremekin. Baina orain atera berri du Eroskik “cosmetica” gama bat, Belle izenarekin, eta bai kalidadez zein prezioz ez dauka inongo enbidiarik besteekin. Nik  lehendik probatuta neukan Mercadonarena eta orain Eroskikoa eta esan beaharra daukat honekin segituko dudala aurrerantzean.

  6. egilea: Maialen Araolaza

    Mercadonan!

  7. egilea: piban

    Kuriosoa hemen gertatua dena. Ez nuen uste goiena.net-eko blog komunitatean Mercadona edo Eroskiko kosmetika produktuei buruzko eztabaida bat ikusiko nuekin.

    Denborak aldatzen ari diren seinale???

    P.d. Kurisioa esan dudanean, ez dut esan nahi gaizki iruditzen zaidala gauza hauei buruz eztabaidatzea. Gainera uste dut Joxek ondo azaldu duen bezala, arazoa ez da non zer den hobeagoa baizik eta iada XXI. mende honetan gazte jendeak batez ere ez duela ikusten nongoa den enpresa baizik eta gehiago interesatzen zaiola enpresak eskaintzen dion produktua kalitate onekoa izatea eta prezio merkean egotea…

  8. egilea: jon

    eta zer dauka ba eroskik euskaldunetik?

  9. egilea: Iñigo Arriaran

    Nik hirugarren adar bat aterako diot eztabaidari. Joxek dioen atxikimendua inkondizionala izan behar denik ez dut uste, ezta euskaldun enpresa bat denean. Enpresa horiek gurekiko atxikimendu berdina dutela uste duzue?

  10. egilea: piban

    Orain del aurte batzuk Vaya Semanitak esketx interesgarri bat egin zuen. Bere hasierako urteetan izan zen oker ez banago (Terol eta konpainia zeudenean).

    Esketxa zen euskalduna bazen enpresa, lapurtu egiten baziguten ere, guri berdin zigula. Euskaltelekin jarri zuten adibidea. Tipo bat Euskalteleko mugikor bat erosten ari da eta bat hurbiltzen zaio: Baina zertan ari zara? Beste konpainia horrek (atzerritarrak) tarifa askoz merkeagoak ditu. Euskaltelek hirukoiztu egiten ditu prezioak!!! Eta erantzuna: horrek zer axola dio euskalduna baldin bada!!! 😀

    Pentsatzen jartzekoa ezta???

  11. egilea: Iñaki Santurtzi

    Honetan ere identitatearen gaineko eztabaida, nonbait eta Eroski omen da gurea. Neu, ordea, ikusita nago nola oparitzen zizkiguten Espainako selekzioaren kamisetak ez dakit zenbateko gastua eginez gero. Hauxe bera ikusia naiz ni aurtengo mundialean Errioxan. Mercadonak ez zuen halakorik egiten. Ondorioz, neuk Mercadonara jotzen dut…

  12. egilea: eider

    Ni neu asteburuan Errioxa aldean izan naiz eta Mercadona gertu izango nuela eta enkargu zerrenda luzea eraman dut.

    Mercadonak krema eta antzekoetan duene skaintza Eroskirena baino askoz ere zabalagoa da, eta kalitate eta prezio aldetik, zin dagizuet ezin daitezkeela konparatu.

    Eroski euskalduna? nire herrian Eroski bat dago, eta inguruan Ballonti, Max Center, Artea… eta zer daukate euskaldun izaera emateko? Euskal Herrian sortutako kooperatiba batenak direla?

    Eroskin lan egiteko ez da euskararik jakin behar, hortaz, kutxa eta harreretan daudenek ez dute euskaraz erantzuten, EHNA ere zenbaitetan irakurri ahal izan dugu ez dutela onartzen, eta apaletan dauzkaten euskal produktuak Ercorekak, Simplyk eta agian batzuk Mercadonak ere badituzte, beraz… zein da euskalduntasun puntua ematen dion ezaugarria?

    Gero eta “nazionalismo-tontakeri” gutxiago egiten dugu… globalizazioaren garaian bizi gara, eta Eroski euskalduna bai, baina beste bat merkeagoa bada, izango gara eusakldunagoak beste alor batzuetan, Euskaltelen adibidea eman du aurretik beste erantzule batek, eta hori ere, antzeko… Ardanza hor buru egotearen, Telefonicak edo akaso Vodafonek merkeago ematen badigu, zer egingo dugu, jaten eman Ardanzari eta guk galdu?

     

    Ez da gazteon sentsibilitate falta ez antzekorik, garai eta egoeren aldaketa dela esango nuke nik besterik gabe

     

     

  13. egilea: Anonimoa

    Urte pila daramatzat Mercadonan erosten eta zinez diot ez dudala ulertzen jendearen lilura hori supermerkatu kate honekin. Nere kasuan Alicante inguruko batetan egiten dut erosketa eta Bilboko  Eroskikoarekin alderatuta faktura oso antzekoa izaten da.

    Gainera jakietan guk ia beti marka txuria erosten dugu eta badira produktu batzuk Eroskikoak baina itxurra okerragoa dutenak (hala nola, frijitzeko izoztuak, nahiz eta Eroskikoak ere kaxkarrak izan); beste kasu batzuetan (urdaitegi edo harategian) edukinontziak txikiagoak dira eta, ondorioz, beste supermerkatu batzuetako prezio berdina ordainduta kopuru gutxiago eramaten duzu etxera.

    Aurten adibidez markako produktu batzuk garestiagoak topatu ditut Mercadonan, ondo-ondoan (zebrabidea pasata, besterik ez) dagoen Lidl-ekin alderatuta.

    Gainera, betiko markak gogoko izan ezkero, jakin ezazue Mercadonan pixkanaka Lidl-en eredua jarraitzen ari direla, produktu ezberdinetan beraien marka txuria bakarrik eskeiniz, edo gehienez 1 edo 2 ohiko marka. Supermerkatuko presidenteak eman zuen jakitera beraien politika berria (krisiari aurre egiteko omen) orain urte batzuk.

    Kremei buruz ez dakit ezer, ez nere bikoteak ez nik ez baititugu ia erosten.

    Pertsonalki, urtean zear Eroskin egiten dut erosketa, etxe ondo-ondoan baitut. Bertako langileak koooperatibistak dira (edo hori uste dut) eta arazo bat izan dudanean oso jator jokatu dute nirekin. Ez Mercadonan, ez Lidl edo Dian ez dira horrelakoak langileak. Egia da pittin bat garestiagoa dela (marka txuria erosi ezkero, Mercadonaren pareko eta Carrefour Express baina %5 edo %10 artean, eta  Lidl eta Día baina askoz garestiagoak), baina prezio baxuen bila ibili ezkero Dia edo Lidl-en egingo nuke erosketa osoa.

    Euskaldun askok Mercadonarekin duten lilura, edonork zerbait berria topatzean izaten duen liluraren modukoa da. Egunero bertan erosi behar izan ezkero beste edozein supermerkaturen bizio eta birtute berberak dituela ikusiko lukete.

  14. egilea: Jon

    Aurreko iruzkina idatzi nuena naiz. Aipatzen dudan Eroski-a Bilboko Txurdinaga auzokoa da. Ea norbaitek baieztatzen didan bertakoak kooperatibistak diren ala ez.

  15. egilea: eli

    Kaixo Joxe,

    Duela egun pare bat erantzun bat idatzi nuen hemen, Eroskiren saltoki batean kanta neonazi bat entzun behar izan nuela kontatzeko. Ikusten dut nik idatzitakoa kendu egin duzula.

    Bai, bloga zeurea da, eta nahi duzuna egiteko eskubide osoa duzu. Baina ez dut uste mezuan inor mintzeko moduko ezer zegoenik. Gertaturikoa gogorra bada, hori ez da nire errua.

    Ez dizut eskatuko erantzuna berriz jartzeko hemen, besteak beste, Interneten aroan absurdoa delako gauzak ezkutatzen ibiltzea. Izan ere, Sustatun du jendeak nire gutuna irakurtzeko aukera.

    Orduan, zertarako idazten dizut hau?

    Besterik gabe jakin nahiko nuke zer ikusi duzun nire aurreko mezuan artazia sartzea merezi izateko.

    Nire jakin mina asetuko duzulakoan.

    Adeitasunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude