PowerPoint-ek ergeldu ote gaitu?

Artikulu interesgarria irakurri berri dut CiberPaís atalean, bertan azaltzen baitira hainbat gehiegikeria —eskema ulertezinak, diapositibak hitzez hitz irakurtzea, tokiz kanpoko irudiak erabiltzea…— gutariko gehienok egin ditugunak PowerPoint aplikazioa erabiltzerakoan.

Artikuluak esaten direnak aterata daude Frank Frommer idazlearen liburu batetik, PowerPoint pentsamendua: ikerketa programa honen gainean, zeinak ergeldu egiten baitzaitu, Frantzian argitaratua. Bertan idazleak dio PowerPoint aplikazioak eragin gaiztoa duela pentsamenduaren diskurtsoan, gehienetan gaizki erabiltzen dugulako.

Aurrerantzean, kontuan izan beharko dugu, geure aurkezpenak errotik hobetu nahi baditugu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 Responses to PowerPoint-ek ergeldu ote gaitu?

  1. egilea: Iñaki Murua

    Ergeldu ez dakit; era ergelean erabili bai sarritan.
    Ezagun batek dioenez, pobrepoint ugari egin ohi da. Funtsezkoa nire ustez, blogean aspalditxoan idatzi nuen bezalaxe, txapelak ez duela gizona egiten kontuan izatea 😉

  2. egilea: Ricardo

    Berehala burura etorri zait Anjel Lertxundiren aspaldiko zutabe hau:

    “Power Point”

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko bioi, lotura interesgarriak eskaintzeagatik, bai horixe!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude