Ateoa

Begira ibili naiz hainbat hiztegitan, zelan definitzen duten ateo hitza. Hona hemen zenbait definizio:

  • Ateo: Jainkogabea
  • Ateo: Jainkoa ukatzen duena
  • Ateo: Pertsona bat sinisten ez duena jainkorik dagoenik, edo argi eta garbi ukatzen duena jainkoaren existentzia.

Zein iruditzen zaizue egokiena?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Ateoa

  1. egilea: Luistxo

    Zenbaiten iritziz, termino praktiko bat izan arren, ez du esanahi askorik: a-olentzerikoa terminoa ez da esistitzen, edo a-intxixuista, eta, izatez, ateoak hori ere badira, aintxixuista bezain ateo, izatez.

    Gaztelaniaz, naturalista eta sobrenaturalista terminoen defentsa bat ere irakurri dut. Batzuek sinesten dugu natura den bezalakoa dela, fisikaren eta biologiaren eta, erredundantzia izanda ere, naturaren legearen arabera egitaratuta dagoela. Beste batzuek naturaz gaindiko indar, ente edo dena delako batzuetan dute fedea.

    New atheist terminoa ere ikus ezazu Wikipedian, bestalde.

  2. egilea: birasuegi

    Niri 3.ena gustatzen zait. Badakit luzeagoa dela, baina beste biek Jainkoaren existentziaren aukera irekita uzten dute, eta ateook ezin dugu hori onartu! šŸ˜‰

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Irakurri dut zuk gomendatutako artikulua, Luistxo, eta interesgarria da, baita horren barruan dagoen erreferentzia bat, Wired aldizkariak argitaratutakoa, The church of the non-believers.

    Birasuegi: niri ere iruditzen zait hirugarren definizioa izan daitekeela osatuena. Ondo segi biek ere!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude