Argazkizale baten lezioa

Joxefe Flickr azaltzen
Joan den asteazkenean Joxe Felix Diaz de Tuesta izan genuen Eskoriatzan, Flickr esplikatzen gure ikasleei, Komunikazioko 1. mailakoei. Joxefek azaldu zigun berak zelan lantzen dituen argazkiak Flickr-era igo aurretik eta zelan darabilen Flickr besteengandik ikasteko.

Bukaeran esan zigun bost urtean ia milioi laurden bisita izan dituela bere Flickr kontuan. Horrelako audientziarik bizitza osoan ez luke lortuko argazkiak kanal konbentzionaletan erakutsiz gero, aretoetan-eta.

Asti apur bat hartzerik baldin baduzue, sartu Joseferen kontuan, Flickr-en, eta saltseatu apur bat. Ikusiko duzue zelako argazki ederrak ditun. Ikusgarriak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

1 Response to Argazkizale baten lezioa

  1. egilea: MARIJO

    AUPA JOXE!!!

    Denboriaz ninguen ta Joseferen kontuan sartu naz ta ikusi dotenakin “flipau” dot.

    Mila esker

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude