Miguel Delibes

Berau da, Miguel Delibes, gaztelaniaz gehien irakurri dudan idazlea. Hil egin da, baina bere lanak hemen segituko du, edonoiz eta edonon irakurtzeko moduan. Horregatik, ez dut hainbesteko pena hartu.

Haren prosak liluratu nau beti, zein ondo, zein sinple eta zein argi idatzi duen. Bere begiekin ikusi dut Gaztela, eta bere iritzien bidez ikasi dut izadiaren gainean. Gizon aparta iruditu zait, zentzuz betea literaturaz kanpo ere hitz egiten zuenean.

Neure-neurea dut Miguel Delibes, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia edo Stefan Zweig ditudan bezainbeste.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Miguel Delibes

  1. egilea: anjel

    Zorionez, Delibes badago euskaraz ere: “Kastilla zaharreko istorio
    zaharrak” ipuin liburua, Patxi Apalategi orain hogei bat urte
    euskaratua. Donostiako Baroja etxeak argitaratu zuen.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Anjel!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude