Hilabetekako artxiboa: urria 2009

Mediku eta erizain euskaldunen artean

Atzo Altsasun izan nintzen, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen XIX. jardunaldietan, bertan hitzaldi bat eman nuen-eta —Eriaren ikuspuntua—, nire gaixoaldiaren gainean. Bego emaztearekin batera joan nintzen, eta Iortia kulturune bikainean 60 bat mediku eta erizain euskaldun izan nituen aurrez aurre. Arreta handiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Nahiago itxaron, irakurgailu digitala erosteke

Sasoi batean Kindle irakurgailuak dezente erakarri ninduen, baina une honetan nahiago dut urtebete itxaron ezer erosi aurretik, irudipena dut-eta aldaketa handiak etor daitezkeela. Izan ere, zertarako erosi orain Kindle bat, baldin eta laster batean Applen arbel digitala etortzen bada, koloretan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Berandu, baina zorionak Euskaltzaindiari

Opari ederra egin digu Euskaltzaindiak bere 90. urteurrenean: orain lau urte paperean amaitutako hiztegia, Orotariko Euskal Hiztegia, sarean ipini du. Hala ere, Ricardo Gomezek eta Eneko Astigarragak adierazi bezala, OEH ez da libre izango, CC lizentzia “ez-komertziala” izango baitu. Hala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Miret Magdalena

Miret Magdalena hil da, teologo espainiar aurrerakoia. Seminarioan nengoela, Triunfo aldizkaria irakurtzen nuen astero. Eta aldizkari horren barruan, arreta berezia eskaintzen nion haren orrialdeari, erlijio kontuak oso modu irekian tratatzen baitzituen, gauza bitxia garai haietan, 1970ean. Egun batean, gutun bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Joseba eta Agurtze ezkondu dira

Larunbata egun oparoa izan genuen Elorrio aldean: batzuk mahatsa biltzen ari ginen bitartean, beste batzuk —Joseba Knörr eta Agurtze Olaetxea— ezkondu egin ziren. Tabernariak ditugu Joseba eta Agurtze, tabernari atsegin eta maitagarriak, Xara tabernan. Txantxibiri kaleko bizilagunen partetik, zorionik beroenak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Mahats biltze bikaina

Atzo mahats biltze eguna izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion. Beldurrez hasi ginen lanean, goizeko lehen orduan sirimiri apur bat egin baitzuen, baina, iragarpenak gorabehera, eguraldi ona eta mahats biltze bikaina izan genuen. Urtero legez, jende asko eta ona elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Pasahitz seguruagoak

Arazoak saiheste aldera, Googlek hainbat gomendio eman ditu pasahitzak ahalik eta seguruen izan daitezen: Webgune bakoitzeko erabili pasahitz bana, ez bat webgune guztietan. Nahastu letrak, zenbakiak eta sinboloak pasahitz batean. Datu pertsonalak erabili barik, sortu pasahitz zailak asmatzeko. Gorde zure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Tomas Ondarraren blogak

Badut lagun bat, Tomas Ondarra, bizibidez infografikogile eta ilustratzailea. Gaur egun El País egunkarian egiten du lan, paperezko edizioan, baina azken aldi honetan, jauzi egin du sarera, eta gaur egun bi blog ditu, astero eguneratzen dituenak. El Dibu. Hor Tomasek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Telefono bat, kontuan hartzekoa

HTC konpainiak Tatoo telefonoa aurkeztu du, Android sistema eragilearekin. Atentzioa eman dit, zeren, iragarri dutenez, aske salduko dute, derrigorrean telefono konpainia bati lotuta egon beharrik barik, aintzat hartzeko prezioan: 300 euro inguru. Enpresak, gainera, esan du bai hardwarea zein softwarea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

UPSN

Abisatu zigun Aurelio Arteta irakasleak El País egunkarian: disparate hutsa da esatea “biolentziarik ezean, proiektu politiko guztiak direla zilegi”. Premonizio kutsua hartu nion orduan esaldiari, eta Twitter-en aipatu nuen. Geroago, berriz, Miguel Sanzek adierazi zuen NaBai eta Ezker Batua epelegiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina