Telefono bat, kontuan hartzekoa

HTC Tatoo
HTC konpainiak Tatoo telefonoa aurkeztu du, Android sistema eragilearekin. Atentzioa eman dit, zeren, iragarri dutenez, aske salduko dute, derrigorrean telefono konpainia bati lotuta egon beharrik barik, aintzat hartzeko prezioan: 300 euro inguru.

Enpresak, gainera, esan du bai hardwarea zein softwarea pertsonalizatu ahal izango direla telefono honetan, hortik Tatoo izena, tatuajea. Kontuan izanda ezaugarri horiek, eta izango dituela Google Calendar, Gmail, Maps eta beste hainbat zerbitzu, hala nola lotura Twitter, Facebook eta beste sare sozialekin, hasi naiz pentsatzen nire hurrengo telefonoa Tatooren antzekoa izan daitekeela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Telefono bat, kontuan hartzekoa-ri

  1. egilea: erral

    HTCren beste telefono bat, Hero delakoa, hau ere Android duena, aske saltzen da jada.

  2. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Nik askatu egin nuen iPhonea… eta ez daukat saltzeko 🙂

    Oraintxe eguneratu dut 3.1era eta fenomeno dabil. Nirea ez da G3, baina moldatzen naiz. Eta zenbat mila aplikazio ditudan eskura…

    Joxe, benga, iPhone bat BEHAR duzu 😉 Entzuten ote dago Bego… 🙂

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko informazioagatik, Mikel. Ez ditut alderatu, baina ematen du Hero garestiagoa dela. iPhone, berriz, ez dakit zelan konponduko nintzatekeen berau kraskatuta, Iban, ez bainaiz bat ere iaioa kontu horietan. Begok, berriz, auskalo zer uste izango duen 😉

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Gartner enpresak horrela aurreikusten du telefono horien merkatua 2012an:

    • Symbian: 203 milioi unitate, merkatuaren %39;
    • Google Android: 76 milioi unitate, merkatuaren %14.5;
    • Apple iPhone OS: 71.5 milioi unitate, merkatuaren %13.7;
    • Windows Mobile: 66.8 milioi unitate, merkatuaren %12.8;
    • RIM BlackBerry OS: 65.25 milioi unitate, merkatuaren %12.5;
    • Linux variants: 28 milioi unitate, merkatuaren %5.4;
    • Palm webOS: 11 milioi unitate, merkatuaren %2.1.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude