Nook irakurgailu digitala iritsi da

Hasi da dantza.
Barnesandnoble (B&N) liburu dendak atzo aurkeztu zuen New Yorken
Nook irakurgailu digitala, eta honek kolokan jar dezake Amazonen
negozio modelo itxia, Kindle irakurgailuaren inguruan eraiki duena.

Hasteko,
Nook irakurgailuak antz handia du Amazonen Kindlerekin, baina
plastikozko teklatuaren ordez, hark ukipen pantaila bat du, zeina
erabil baitaiteke teklatu moduan edo nabigatzaile gisa, liburuak
aztertzeko, berauen azalak ikusiaz batera. Makinak Android sistema
eragilea du barruan, Googlena, e-Pub formatu digital irekia darabil,
baita PDF ere, eta haririk gabe konekta daiteke edozein wi-fi saretara.
2GB memoria dakar, beraz, 1.500 liburu eta aldizkari gorde ditzake
bertan.

AEBetan 259 dolar balio du, Kindlek bezala. Dirudienez,
Google Books Project-eko liburuak ere —mordoa, horietako asko doakoak—
bertan irakurriko dira. Eta azkenik, baina ez azkena, Nook
irakurgailuak aukera emango du liburuak uzteko lagunei, 14 egunez,
baldin eta eurek ere Nook bat baldin badaukate.

B&Nk
merkeago saltzen baditu liburu digitalak, eta aukera ematen badu
liburuak trukatzeko, horrek zalantzan jar dezake Amazonen negozio
modeloa. Dantza hasi baino ez da egin. Etorriko dira ezusteko gehiago,
eta, seguruenik, atseginak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

1 Response to Nook irakurgailu digitala iritsi da

  1. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Hemen dago beste bideo bat Nook irakurgailuaren ezaugarriak erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude