Twitter, zaborrontzia?

Horixe esaten entzun nion aurreko batean
irakasle bati, Twitter-en zaborra besterik ez dagoela. Jakintzari buruz
ari ginen hitz egiten, berau zelan kudeatu sarean, eta orduan jaulki
zituen hitzok. Erantzun nuenean nik, berriz, gero eta gauza
interesgarriagoak aurkitzen ditudala Twitter-en, irakasleak aldatu egin
zuen bere diskurtsoaren tonua: “beharbada bizkorregi hitz egin dut,
zeren, egia esan, nik ez baitut erabiltzen Twitter…”.

Orduan
esan nuen, eta orain berriro esango dut: zarata askoren artean –hori
bai–, gero eta mezu interesgarriagoak aurkitzen ditut Twitter-en. Hiru
adibide:

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Twitter, zaborrontzia?-ri

  1. egilea: Pernan

    Opariak ere bai twitterren bidez. Nire jarraitzaileei (@disonantea-ren kontukoak) marrazki bat (paperezkoa, gutun batean) bidali nien. Por zierto, zu ere zerrendan zaude, baina ez dakit nola helarazi! @joxe-ri adibidez bidali nion bat…

  2. egilea: piban

    Kazetariak, humoregileak, irakasleak… denetarik aurkitu daiteke twitter-en. Zaborra? Telebistan ere badago eta ziur irakasle horrek orduak eta orduak pasako dituela honen aurrean.

  3. egilea: newton

    Leku guztien moduan, argi dago Twitterren zaborra badagoela baina erabiltzen jakinez gero zuen diozuen moduan gauz aski interesgarriak aurki daitezke.

    Bestalde berriei dagokionez oso azkar zabaltzen dira eta behin baino gehiagotan aldizkarietan baino lehenago irakur daitezke. Esan ahal diozu zure “lagun” horri nola erabili zen Twitter Estatu Batuetako hauteskundeetean? Hondurasen gertatutako liskarretan? Badaki zer ote den “herri kazetaritza”?

    Erabiltzen jakinez gero argi dago Twitter onura asko dituela 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude