Hilabetekako artxiboa: martxoa 2009

Eta zer dio Korrikak berak?

Eman du zeresana, bai, igandean hemen bertan idatzi nuen artikuluak —Korrika eta ETAren presoak. Beste behin, elkarrizketa sortu da Interneten, blog honetan eta Twitter-en, eta bertan parte hartu dugu euskaltzale talde batek, bi ikuspegi nagusirekin: batzuek Korrika euskararen aldeko aldarrikapen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 14 iruzkin

Korrika eta ETAko presoak

Ikusi dudanean gaurko Berria egunkariaren azala zur eta lur geratu naiz, bertako argazki handiari begira. Argazkian agertzen dira korrikalariak Iruñeko alde zaharra zeharkatzen, Korrikaren pankarta aldean daramatela, eta lerro bat atzerago, dozenatik gora pertsona beste horrenbeste argazki handi eramaten, ETAko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 45 iruzkin

Cirque du Soleil

Atzo Bilbon izan nintzen, Cirque du Soleil ikusten. (Ez, ez nituen ikusi Patxi Lopez eta Basagoiti, baina bai agintari eta jende ospetsu asko.) Beste behin, liluratuta irten nintzen zirku horretatik. Haria beste batzuetan baino meheagoa iruditu zitzaidan Varekai ikuskizunean, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter informazio batzaileen ordez?

Sarea elkarrizketa dela sinistuta, atzo goizean galdera bat idatzi nuen Twitter-en: Zenbat feed jarraitzen dituzue zuen informazio batzaileetan (Bloglines, Reader…)? Nik 73 ditut, baina gero eta gutxiago erabiltzen ditut. Behin ordubete igarota, zazpi erantzun jaso nituen Twitter-en bertan, eta beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Sukaldariak, zineko izarren parean

Herri honetan, sukaldariak irabazten dituenak irabazi du hedabideen lehia. Atzo Huhezinema film laburren eta dokumentalen jaialdia aurkeztu zen Donostian: kazetari bakarra agertu zen bertan. Bezperan, berriz, kazetari parrasta bat azaldu zen Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzietako Fakultatearen aurkezpenera, hantxe baitziren gure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zorionak Herriari!

Etzi, hilak 26, Herria astekariak 3.000. alea kaleratuko du. 65 urte behar izan ditu zenbaki biribil horretara iristeko, eta lan izugarria. Zenbait urtez nik ere jasotzen nuen Herria etxean, eta, irakurri ere, irakurtzen nuen, gustura, atal batzuk beste batzuk baino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Irakurlea

Bitxia da. Qué leer aldizkarian irakurri nuen berri labur bat El lector eleberriaren gainean, eta bertan ikusi nuen Kate Winslet aktorearen aurpegia. Revolutionary road filmean prendatuta geratu bainintzen haren antzezpenarekin, erabaki nuen Bernhard Schlink idazle alemanaren liburua erostea. Eta behin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Sony & Google vs Amazon

Sonyk eta Googlek hitzarmena egin dute, eta horren arabera, Sony Reader irakurgailu digitalak 500.000 titulu eskainiko ditu, doan, denak Googlek eskaneatuak. Orain arte, Sonyk 100.000 liburu digital eskaintzen zituen bere irakurgailuan. Amazonek, berriz, 250.000. Horrek esan nahi du hemendik aurrera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bikote hura

Nire ipotxak hitz egingo balu, seguruenik salatuko luke gehien entzun ditudan diskoak izan direla Bridge over trouble water eta Graceland, lehena Simon & Garfunkel bikotearena, eta bigarrena Paul Simonena. Aspalditik gustatu izan zait bikote hori, The graduate filma ikusi nuenetik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zer esan minbiziari, aukera izanez gero?

Livestrong fundazioak —Lance Armstrong txirrindulariak sortua minbiziari aurre egiteko— bideo ikusgarria sortu du, non gaixo pilo batek aurrez aurre hitz egiten dion minbiziari, hau entzuten balego bezala. Denetik deitzen diote: hiltzaile, patetiko, galtzaile, koldar, triste, kakanarru… Ariketa interesgarria. Norbera akojonatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin