Hilabetekako artxiboa: martxoa 2007

Sagarrak Euzkadin

Erosi eta irakurri. Horixe egin dut Inazio Mujika Iraolaren azken liburuarekin: Sagarrak Euzkadin. Baina ez naiz pozik geratu. Argitalpena oso zaindua da, hor ez dago aitzakiarik, Alberdaniak oso lan txukuna egin du, baina mamiak ez nau bete. Eta sentitzen dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Ning, sareak zure neurrira

Bi aste pasatxo izango dira Ning sortu zenetik (txineraz “bakea” esan nahi omen du), webgune bat aukera ematen duena giza sareak sortzeko, doan. MySpaceri kikiltzeko modukoa irizten dionarentzat, han gai baten inguruko sareak erraldoiak izaten baitira, Ning izan daiteke irtenbide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Frantzia hiritar kazetaritzaren kontra

J.D. Lasicari irakurri diot hamasei urte igaro direnean polizia talde batek Rodney King harrapatu eta sekulako jipoia eman zionetik, Frantziako Konsttituzio Kontseiluak lege bat onartu duela, eta horren bidez kriminalizatu egingo duela bortxazko irudiak grabatzen edo emititzen dituen edonor, non … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Ezjakintasuna ala utzikeria?

Egun hauetan Luis Haranburu Altunaren liburu bat irakurtzen ari naiz, Euskararen Doluminak, Elea argitaletxeak plazaratua, eta hor  aurkitu dut halako jarrera baztergarria euskararentzat, batez ere teknologia berriekin lotuta. Ale bat: Euskaltzale askok begiratzen du penaz euskararen gabezia egungo kulturaren arlo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

MUren trailerra, herriz herri

Iaz autobus bat izan zen. Aurten, berriz, trailer bat, bereziki prestatuta erakustoki moduan. Iaz Koldo Mitxelenaren aurrean egotea suertatu zitzaidan. Joan den larunbat goizean, ostera, Anoeta futbol zelaiaren aurrean izan nintzen, Susana eta Miren lankideekin. Hantxe atera genuen argazki hau, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Agur, Valdecilla!

Atzo Valdecilla Ospitalean izan ginen, Santanderren, orain hamaika hilabete hitzartutako kontrola egiten. Bi albiste on ekarri genituen handik: 1. Aurrerantzean ez dut joan beharrik izango Valdecillara, Galdakaok hartuko baitu berriro ni zaintzeko ardura. Horrela, hiru urte eta erdiko aro bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 erantzun

Vancouverko mozkorraldi hura

Juan Luis Zabalak egindako gonbitari erantzunez, nik ere bost kontutxo ekarriko ditut hona, ezezagunak askorentzat. 1. Itsasoa. Zazpi bat urte izango nituen itsasoa lehen aldiz ikusi nuenean. Deban izan zen. Amak hartu gintuen Fatima arreba gaztea eta biok trenean Debaraino. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Blinkx, bideo bilatzaile bizkorra

Bideo ehizan ibiltzen zaretenak, pozik egon zaitezkete, aplikazio paregabe bat sortu baita: Blinkx, bideo bilatzailea. Enpresak berak dioenez, 7 milioi ordu ditu bilatzeko moduan, 200 telebista eta eduki sortzailerekin egindako hitzarmenei esker. Beraz, YouTube eta Google Video ez ezik, denetariko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun