Hilabetekako artxiboa: urria 2006

AEBen irentsi beharra

Aste honetan Ameriketako Estatu Batuak 300 milioi bizilagun izatera iritsiko dira, planetako hirugarren herrialderik populatuena, Txina eta Indiaren atzetik. Hala ere, atzoko La Vanguardia irakurtzen hiru datuk eman didate atentzioa: AEBen biztanleria da planetako populazioaren %4. AEBek kontsumitzen dute planetako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Eztanda autobidean

Atzo eguerdian gure amak sekulako ezustekoa izan zuen, etxean bakarrik zegoela, Mondragoen. Gorraize handia duenez, entzun baino sentitu egin zuen izugarrizko eztanda, eta jakin zuen ohi baino dezente handiagoa izan zela, lurra besteetan baino dardar handiagoa egin zuelako. Balkoira irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Kendu egin dituzte plakak

Elorrioko alkateari ez zitzaion gustatu orain astebete pasatxo egin genuen festa Txantxibiri kalea zela eta. Kritika somatu zuen gure jaian, bere gestioari egindako kritika, eta bi egun igarota udaltzainak bidali zituen Txantxibiri kaleko plakak kentzera. Zoritxarrez, ez du ulertu guk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Bibliografia Mondragon fenomenoari buruz

Google Books aplikazioa oso interesgarria da liburuen berri jakiteko. Beroni esker, konturatu naiz nazioartean asko idatzi dela Mondragoeren gainean, batik bat gure herrian sortutako kooperatibei buruz. Mondragon hitza sartu dudanean liburu bilatzailean, Googlek aurkitu ditu 16.300 orrialde non aipatzen baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txakurra umedun?

Martin telesaila ikusten ari ginela —pozik, atal berriak iritsi direlako—, bat-batean Mariak harritu egin gintuen esan zuenean “txakurra umedun” zagoela. Berehala etorri zitzaidan gogora orain hamasei bat urte nik ere, Martinen lankideak nola, huts berdina egin nuela Arrasate Pressen nenbilenean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Hillary ere hormaren alde

Nork esango zukeen, baina Hillary Clintonek ere alde bozkatu zuen, Mexiko eta AEBen artean horma bat eraikitzeko. Zer hintzen eta non hago!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Baliabideak web diseinurako

Diseinua maite duzuenok, hemen duzue zerrenda interesgarri bat, eta hor 50 Neil Patel-ek 50 baliabide zerrendatu ditu, baliagarriak web diseinuak egiteko, tipografia eta guzti.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zer egingo du Antzuolak?

Atzo irakurri nuen El País egunkarian Valentzian zenbait herrik leundu egin dituztela jaietako zenbait pasarte, berauek iraingarri izan daitezkeelako Islameko jarraitzaileentzat. Dirudienez, mairu eta kristauen arteko festa horietan, bukaeran lehertarazi egiten zen Mahomaren burua, petardoz betea. Antzuolan ez dira Mahomarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin