Hillary ere hormaren alde

Nork esango zukeen, baina Hillary Clintonek ere alde bozkatu zuen, Mexiko eta AEBen artean horma bat eraikitzeko. Zer hintzen eta non hago!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Hillary ere hormaren alde-ri

  1. egilea: asel

    Ez dakit zer dela eta harritu behar dugun, han alderdi batean zein bestean eskuindarrak baino ez daude-eta. Aldea: muturrekoak edo moderatuagoak. Zein da AEBko emakume eredua, Hillary lako errubia zuri irabazlea, ala horma hori gainditu beharko dituzten beltzaran galtzaileak? Laster Europan ere itsasoan bertan hesi bat altxatzen ez badute, pozik egon beharko dugu…

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Asel, eta hona ere badatorkigu hormak nonahi eraikitzeko nahi hori, batez ere ateak ixteko kolore iluneko jendeari.

  3. egilea: asel

    ni benetan nazkatuta nauka mendebalde berekoi eta suntsitzaile honek, guztiaren jabe sabela ondo beteta, zilborrari begira. Ordaina jasoko dugu, jasotzen hasi ez bagara, eta sortu dugun piztia ultrakapitalista horrek berak irentsiko gaitu lehenago edo beranduago. Bitartean, telebistari begira denok pozik…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude