Agur, Bertatik bertara

Nonbaiten irakurri dut, Argiaren Harian uste dut izan dela, datorren astean amaituko dela Bertatik bertara saioa ETB1en. Ia dozena bat urte egin ditu pantailan, hamaika, zehatzago izateko. Saioak aurkezle eta zuzendari bat baino gehiago izan ditu, eta berriemaile asko. Eskola ona. Gorabehera eta guzti, gustura ikusi dut Bertatik bertara, eta eskertzen diot ekarri digun estilo bizia, oso telebistakoa. Nire zorionik beroena hor lan egin duten guztiei, merezi dute-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 erantzun Agur, Bertatik bertara-ri

  1. egilea: Julen

    Nire 10 urteko alabak bertatik bertara ikusten gengozen baten ezan eusten ” aita, bertatik bertara albiste honak bakarrik ematen dituen albistegi moduko bat da ,ezta?.
    Arrasoia eman nion, eskerrak dagoena¡.

  2. egilea: r. xalba garez

    Aupa lagun:

    Ez duzue sinetsiko baina halaxe da: Atzo bertan, 2006/06/20… “Pasalo” ETB2.ko saioan Iñaki Lopez aurkezleak zera erran du:

    “…jakina, Veleiako aurkikuntza honekin frogatzen da euskara guk uste baino 600 urte zaharragoa dela”.

    Kontua ez al zen ba euskarazko idazki zaharrena (euskara erromatar idazkera bera baino zaharragoa da, 3.000 urte baino gehgiago ditu eta ez da Kristo jaio ostekoa, ala?)…

    Bikaina. Erretratua, karikatura… ETB?

    Kulturilla baska orokorreko test-a Lopezendako ja!

    Kultura eta albisteak “kanpolarroxa kaskarin”en hatzaparretatik at, ja!

    Izan huntsa.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Euskarazko hedabideetan ez dut uste entzun dudanik era horretako astakeriarik. Zorionez.

  4. egilea: maikar

    PENA BAT, HORRENBESTE URTE ETA GERO, AFALTZEKO GARAIAN GURE MAHAIRA EXERTZEN ZEN GONBIDATU BEREZIAREN AGURRAREN ORDUA HELDU DELAKO. ZORIONAK LAN HAUNDI HORI HORRENBESTE DENBORAN EGIN DUZUELAKO, ETA ORDU HORRETAN TELEBISTAN ALBISTE EZBERDINAK ETA GEUREAK EMATEKO GAI IZAN ZARETELAKO EGUNA JOAN ETA ETORRI. “BERTATIK BERTARA” EGIN DUZUEN GUZTIERI, ZORIONAK ETA LAISTER ETORRI BERRIRO GUREGANA, ZUEN FALTA BOTAKO DUGU ETA.

Utzi erantzuna Julen(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude