Gugan bego

Aurreko batean, asko estimatzen dudan lagun baten blogean irakurri nuen: Gugan bego. Juan Mari Lekuona hil berriaz ari zen, eta berehala piztu zitzaidan argi bat. Izan ere, behin baino gehiagotan aritu naiz esapide egoki bila, hil berri bati buruzko hitzak bukatzeko, eta aurkitzen ez, zeren ohiko goian bego horrek ez nau asetzen.

Ez dakit nire lagunak nire antzeko arrazoiak izan dituen gugan bego hori idazterakoan, berak asmatu duen edo beste norbaiti hartu dion. Kontua da gustatu zaidala, eta aurrerantzean horixe erabiliko dudala. Eskerrik asko!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 Responses to Gugan bego

  1. egilea: Elena

    Joxe, gogoan neukan “goi” horren inguruan Anjel Lertxundik artikulua, “Eutsi ezkerrari”, idatzi zuela Berrian, 05eko urriaren 27koa da.

    Besarkada bat.

  2. egilea: Luistxo

    Lagun horrek zuen bloga, lekuz eta izenez aldatua ageri da orain: Solasturi da Patxi Petrirenaren blog berria, Blogak.com plataforman irekia.

  3. egilea: iturri

    Kaixo Joxe:

    Duela zenbait hilabete, Arantxa Kaltzadak SOS Arrazakeria taldeko Agus Unzurrunzaga elkarrizketatu zuen Euskadi Irratian duen aste bukaeretako irratsaioan.

    Halako batean, Arantxak Koro Erdoziaren aipamena egin zuen, Agusen bikotekide ohia, 2004ko abuztuan hil zena.

    Eta Arantxak esan zuen: “Goian bego“. Hura entzun nuenean harritu nintzen, ez baitzen sinesduna Koro. Horri buruz idatzi behar nuela ere pentsatu nuen.

    Zu aurreratu zara eta, gainera, eman didazu aukera hobeagoa: Gugan bego.

    Eskerrak zuri eta Petrirenari.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Mikel! Eskerrak Petrirenari. Nik, behintzat, hari hartu nion esapidea. Uste dut puntu horretan hainbat jendek pentsatzen duela guk bezala. Besarkada bat.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude