Joan den urriaren 5ean artikulu bat argitaratu nuen hemen bertan, Wazemank, eta harrezkero mezu hark 42 erantzun jaso ditu, Faroan beste edozeinek baino askoz ere gehiago. Astean behin-edo beti agertzen da erantzunen bat, gehienetan saioaren jarraitzaileren batek idatzita, eta saioaren alde.
Wazemank saio polita da, barregarria, freskoa eta arrakastatsua, bai horixe. Ordea, zer egingo du ETBk orain, gu iguindu orain arte emandako atalak behin eta berriro errepikaturik ala astero saio berriak eskaini? Nik, behintzat, saio berriak nahiago.
Ikaragarri barre egin izan dut bai Wazemank eta bai Gabon Zarretako Earki gatxinkekin. Artista bikainak dira eta susmoa daukat beste batzuen aurrekonturik gabe ateratzen dutela aurrera saioa.
nik grabatua daukat eta bi edo hirutan ikusi behar izan dut detaile guztiekin geratzeko,arregitarren turroiarena mundiala iruditzen zait, beste gauza asko ere bai, el guaqtequeri omenaldia batez ere, segi horrela eta
etb-ri mesedez ez erre lan polit hori!
ikusi besterik ez ago zer egiten duen etb-k produktuekin, erre! MR.Bean, ero ta bero….
Wazemank-ekin zer gertatuko da? ba berdina. behin eta berriz botako dute bukatzen denean eta jendea nazkatu egingo dute.
Orain arte etb-1en egin den programarik onena iruditzen zait dudarik gabe. Arregitarrak, patxi, imajinau…. itzelak dira eta Tolosa ta Euzkitze la bomba! Txerrikumearena eta basurde larru pilotak neretzat martes y treceren enpanadilla bezala izango dira,MITIKOAK!!!
PD: Joxan, Tuarejakin beste basurderen bat arrapatzen badek otsegidak afaltzeko. Eongoatxik