No apto

Gabonak aurretik miaketa egin, eta atzo iritsi zitzaidan Lagun Aro mutuaren erantzuna. Haren iritziz, ez naiz gai Lagun Aroko mutualista izateko.

Abenduan HUHEZIko Errektore Kontseiluak onartu ninduen kooperatibako behin behineko bazkide moduan. Hori zela eta, azterketa medikoa egin behar izan nuen Lagun Aron, kooperatiba horrek eskaintzen baitie gizarte babesa kooperatibetako bazkide guztiei.

Atzo bertan jakinarazi zidaten Lagun Aro EPSV-ren erantzuna, eta hemen jasotzen dut, ahalik eta zehatzen:
Después de analizar la información médica aportada y realizar el reconocimiento médico, y adoptando como referencia los criterios de actuación respecto a la incorporación de mutualistas aprobados por el Consejo Rector de Lagun Aro EPSV en sus sesiones de 26 de mayo y 30 de diciembre de 1997, consideramos que dada la patología que presenta, Joxe Aranzabal Mendizabal, profesor de HUHEZI es NO APTO para su incorporación como mutualista.

Axularren hizkuntzan esanda: minbizia izan dut, eta garestiegia naiz Lagun Arok bere magalean har nazan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 Responses to No apto

  1. egilea: ptx

    Hitzak soberan daude. Dena esan dizute, ondo azaldu diguzu. Mondragon, … todos los son!

  2. egilea: MARIJO

    Honek, Lagun Arokuek, gero ta ………… (hutsuneak bete) dira. Ez da posible!!!! Ze moskeo hartu doten….. Ke les den!!! ZU segi hor tente ta JO TA KE…… AURRERA BOLIE!!!

  3. egilea: Alberto

    Nola da mutua hori? Lagun Ero ala Etsai Aro? Uste dut bere iragarkietan halako zerbait esaten duela: Nonahi zaudela laguntzeko beti prest. Orain badakit nola laguntzen duen. Kontuan hartzekoa. Gertatzen dena antzekoak direla denak, eta gu, bitartean isilik?
    Presioa egiteko prest, Joxe. Eutsi.

  4. egilea: Aitor

    Ez naiz idazteko oso zalea egia esan,nahiz eta irakurri, egunero irakurtzen ditut hainbat blog
    eta abar.Baina oraingo honetan ezin izan dut bi hitz esan gabe geratu.
    Jakin badakit edo banekien horrelakorik gertatuko zitzaizula, baina beti geratzen zait kooperatiba izanik,elkar laguntza,premiatsuari primatu, behar duenari gehiago eskaini…gertatuko zela azken finean,baina…kaka pelotia!!!
    Klinex aroan bizi gaituk, baliagarritzat hartzen gaituzten arabera ondo eta “produktibo” ez garen heinean… zakarretara.
    Ba Joxe, zurekin nauzu edozertarako prest eta 97ko legea lege da izan, baina hainbat lege bezala ez da batere justua eta zuzena,beraz justu da eta zuzen lege hori aldatzea eta gizakiaren zerbitzura jartzea eta ez gizakia lege horren orpoetara makurtzea. Besarkada handi bat. Ana eta Aitor.

  5. egilea: Patxi

    Nere amak, pertsona edadetu askok bezela, ezin gauza batzuk zuzen esan, eta hoietako bat, Lagun-arro. Behin eta berriz. Nahikoa parre egin genuen gabon hauetan.

    Jakinminarekin geratzen naiz, zein diren dana dalako “criterios de incorporacion de mutualistas” hoiek.

    Animo Joxe!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude