Ina Uriarte

Lagun bat galdu dut gaur, minbiziak eramanda: Ina Uriarte mediku elorriarra. Urtebete eta lau bat hilabete egin ditu minbiziarekin burrukan, burruka heroikoa zenbaitetan, baina azkenean, gaixotasuna gailendu.

Minbiziaren bigarren agerraldia zuen hau Inak, orain urte asko izan baitzuen beste jazoera bat. Bigarrengoz agertu aurretxoan, elkarrekin izan ginen bazkaltzen ArgiƱetan, lagun taldeak urtero antolatzen duen bazkarian. Galdera asko egin zidan nire gaixoaldiaz, eta luze eta zabal hitz egin genuen hartaz. Handik gutxira jakin zuen berak tumor bat antzeman ziotela berriro. Harrekero borroka latza eta une larriak bizi izan dituzte Inak eta bere familiak.

Hil kanpaiak entzuten diren honetan, besarkada handi bat Ana emazteari eta Jon eta Aitor semeei. Maite zaituztegu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude